Félix Morisseau-Leroy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Feliks Moriso Lewa, kreolerazko grafian idatzita.

Félix Morisseau-Leroy (Grand Gosier, 1912ko martxoaren 13a - Miami, 1998ko irailaren 5a) idazle haitiarra eta bertako kreoleraren sustatzailea izan zen.

Poesia eta antzerkia kreoleraz idatzi zituen lehenengo pertsona nabarmena izan zen, eta bide horretaz hizkuntzari prestigioa eman zion. Izan ere, ordurarte haren herrialdean frantsesa zen literaturarako erabiltzen zen hizkuntza bakarra, beste herri kolonizatu batzuetan gertatu izan den modu berean. Hain zuzen ere, Ghana eta Senegalgo literatura esparruak suspertzen lagundu zuen, deskolonizazioaren garaian.

1981an Floridara joan zen bizitzera eta bertan gelditu zen, haren hizkuntzaren aldeko lanari jarraitu bazion ere.

[aldatu] Bibliografia hautatua

  1. Plénitudes (1940), poesia.
  2. Natif-natal, conte en vers (1948), ipuina bertsotan.
  3. Dyakout (Diacoute) (1951), poesia.
  4. Wa Kreyon (Antigone) (1953), antzezlana.
  5. Haitiad and Oddities (1991), poesia.
  6. Les Djons d'Haiti Tom ("Haitiar kementsuak", 1995).

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak