FC Dinamo Tbilisi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Football Club Dinamo Tbilisi
Sorrera1925
Futbol zelaiaDinamo Arena
edukiera: 53.279 lagun
inaugurazioa: 1936 (2006an berriztua)
PresidenteaGeorgia Roman Pipia
EntrenatzaileaEslovakia Juraj Jarábek
LigaGeorgiako Liga
2015-161.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Football Club Dinamo Tbilisi (georgieraz თბილისის დინამო) Georgiako talde onena da, Tbilisi hiriburukoa. Georgiako Liga eta Kopa gehien irabazteaz gain Sobietar Batasuneko txapelketak ere irabazi zituen. Bereziki aipatzekoa da 1981ean lorturiko Europako Errekopa.

Historia

Beti izan da Georgiako talderik indartsuena. Sobietar Batasuneko Liga ere irabazi zuen birritan (lehenengoa 1964an) bai eta beste bost alditan bigarren egin ere. Kopa ere biritan irabazi zuen baina guztira zortzi aldiz jokatu zuen finala.

70. hamarkadan Europako lehiaketetan aritu zen. 1976an SESBeko Kopa irabazi zuen, 1978an Liga eta 1979an berriz ere kopa. Bolada on hau borobiltzeko Europako Errekopa irabazi zuen. Ekialdeko Alemaniako FC Carl Zeiss Jena gainditu zuen 2-1 Düsseldorfen jokaturiko finalean. Ondoren Superkopa jokatzea tokatzen zitzaion baina Liverpool FC -rekin ezin izan zuen data egokirik adostu eta azkenean titulua jokatu gabe gelditu zen. Hurrengo urtean berriz ere final erdietara iritsi zen baina Standard Lieja belgiarrak utzi zuen finalik gabe partida biak 1-0 irabazi ondoren. Nodar Akhalkatsi entrenatzailearen eskutik lortu zituen garaipen guzti hauek.

1990an Georgiako Liga hasi zen jokatzen. Lehenengo hamar ekitaldiak Dinamok irabazi zituen. Gaur egun bere 15 ligatako marka beste edozein talderen oso gainetik dago.

Palmaresa

Sobietar Batasunean: 4

Georgian: 36

  • Georgiako Liga (16): 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2003, 2005, 2008, 2013, 2014, 2016.
  • Georgiako Kopa (13): 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 2003, 2004, 2009, 2013, 2014, 2015, 2016.
  • Georgiako Superkopa (7): 1996, 1997, 1999, 2005, 2008, 2014, 2015.

Nazioartean: 2

Europako Errekopa

  • Txapelduna (1): 1981.

Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa

  • Txapelduna (1): 2004.
  • Finalista (1): 1995.

Euskal taldeen aurkako partidak

Dinamo Tbilisik kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1998-99 Txapeldunen Liga sailkapen fasea Dinamo Tbilisi
Athletic
2-1
1-0
Athletic
Dinamo Tbilisi

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FC Dinamo Tbilisi Aldatu lotura Wikidatan