FK Željezničar Sarajevo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fudbalski Klub Željezničar Sarajevo
Ezizena(k)Plavi ("urdinak")
Sorrera1921
Futbol zelaiaGrbavica Stadium
edukiera: 16.100 lagun
inaugurazioa: 1953 (1976an berriztua)
PresidenteaBosnia-Herzegovina Edis Kovačević
EntrenatzaileaBosnia-Herzegovina Edis Mulalić
LigaBosnia-Herzegovinako Liga
2022-233.a
Webguneawww.fkzeljeznicar.ba/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Zrinjskiren aurkako partida.

FK Željezničar Sarajevo (bosnieraz Fudbalski Klub Željezničar Sarajevo) Bosnia-Herzegovinako futbol talde onena da palmaresari dagokionez, 6 liga eta 3 Kopa eskuratu baititu. Sarajevo hiriburuan dauka egoitza.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FK Željezničar 1921ean sortu zuten trenbideetako langileek, Željezničar izenak "trenbidetako langileak" esan nahi du hain zuzen ere. Ez zuen ordea emaitza aipagarrik izan harik eta 1971ean Jugoslaviako ligan bigarren egin eta hurrengo urtean Liga txapeldun bihurtu zen arte. 1981ean Kopako finalera ere iritsi zen baina FK Velež Mostarrek 3-2 irabazi zion. Bolada onai jarraiki 1984ean UEFA Kopako final erdiak jokatu zituen. Oraingoan Videoton FC hungariarrak utzi zuen finaletik kanpo.

Bosniako gerra amaitu ondoren 1998an liga berria sortu zen, momentuz ez ofiziala izan zena eta Željezničarrek irabazi zuen. 2000-01 denboraldian abiatu zen Bosnia-Herzegovinako futbol liga ofiziala eta Željezničar izan zen lehen bi ekitaldietako txapelduna. Azken urteetan beste hiru liga irabazi ditu eta txapelketa gehien irabazi dituen taldea da, azken titulua ordea 2013koa du. 2016-17 denboraldian bigarren egin du, txapeldunarengandik puntu bakarrera gelditu da.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-18
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-19
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-21
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jugoslavian: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bosnia-Herzegovinan: 15[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (6): 1998, 2001, 2002, 2010, 2012, 2013.
  • Kopa (6): 2000, 2001, 2003, 2011, 2012, 2018.
  • Superkopa (3): 1998, 2000, 2001.

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • final erdiak 1985ean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]