Facsimile

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gutenbergen Biblia baten facsimile edizio bat AEBko Kongresuko liburutegian.

Facsimile edo faksimile[1] edizioa esaten zaio jatorrizko dokumentu baten kopia zehatz-zehatzari. Izena latinetik dator: fac simile > 'egin ezazu antzekoa'. Jatorrizko dokumentuaren kopia zehatza egiteko garaian garaiko inprenta edo argazkigintza teknika aurreratuenak erabili izan dira.

Facsimile edizio batzuetan jatorrizko testuan zegoen zarata, hau da testuaren ulergarritasuna zailtzen zuten orbanak eta ubeldurak "garbitzeko" ahalegina egiten da. Bestela, besterik gabe jatorrizkoan zegoena kopiatu egiten da eta geroago egingo den edizio kritiko baterako uzten dira "garbiketa" lanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hiztegi Batuak biak onartzen ditu
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Facsimile