Faedon Gizikis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Faedon Gizikis


Greziako presidente

1973ko azaroaren 25a - 1974ko abenduaren 17a
Bizitza
JaiotzaVolos1917ko ekainaren 16a
Herrialdea Grezia
HeriotzaAtenas1999ko uztailaren 26a (82 urte)
Hezkuntza
HeziketaHellenic Military Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraHellenic Army (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakGreco-Italian War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaezezaguna

Faedon Gizikis (grezieraz: Φαίδων Γκιζίκης; Volos, 1917ko ekainaren 16a - Atenas, 1999ko uztailaren 26a) greziar militar eta politikaria izan zen. Greziako presidentea izan zen 1973tik 1974ra.

1939an Akademia Militarrean graduatu zen eta Grezia-Italia Gerran eta Greziako Gerra Zibilean esku hartu zuen.

1967ko estatu-kolpe militarra eta diktadura zuzendu zuen Junta militarra babestu zituen. 1973ko azaroaren 25ean presidente izendatu zuten Georgios Papadopulos kargutik kendu ondoren. 1974an ez zien turkiarrei aurre egin Zipren, eta Juntaren kolapsoaren ondoren, Konstantinos Karamanlis izendatu zuen lehen ministro. Beste lau hilabete eman zituen presidente, Konstituzio berria onartu arte, eta agintaldia amaitzean, armadatik erretiratu zen.