Fahrenheit 9/11

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:28, 22 urtarrila 2016


Fahrenheit 9/11 2004ko ekainaren 23an plazaratutako dokumentala da, Michael Moorek zuzendua. Izena Ray Bradburyren Fahrenheit 451 eleberri anti-utopikotik datorkio. Historiako dokumentalik ikusiena izan da. 2005eko urtarrilerako, 220 miloi dolar jasota zeuzkan mundu osoan, aurrekaririk gabeko dirutza dokumental politiko batengatik. Gainera, 2004ko Canneseko Zinemaldian, Urrezko Palma jaso zuen, jaialdiko sari nagusia.

Filma George W. Bushen politikaren kritika latza da, batik bat deritzon Terrorismoaren kontrako gerrarengatik. Halaber, AEBetako komunikabide enpresa handiek ere kritika gogorrak jasotzen dituzte, Iraken aurkako gerra txalotzeagatik (gerra horretara zerk eraman zuen analizatu gabe) eta horkoen hildakoei buruz zehaztasunez ez informatzeagatik. Hori dela eta, filma polemikoa izan da oso. Izan ere, Michael Moore AEBen zehar bidaia luze bat egin zuen filma erakusten 2004ko hauteskunde presidentzialetan George W. Bush berriz aukeratuta atera ez zedin.

Kanpo loturak