Fantaso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Fantaso, oniroetako bat zen, Hipnos (loa eta ametsa) eta Pasitea karitearen semeak, ametsak pertsonifikatzen zituztenak.

Zehazki, Fantaso, naturako elementu bizigabeak, ura eta harkaitzak, adibidez, agertzen ziren ametsetaz arduratzen zen.

Gainontzeko oniro guztiak bezala, hego ilunak zituen daimon edo izpiritu bat zen, gauero, Ereboko bere leizezulotik, xaguxarra bailitzan irtetzen zena eta gizakien ametsetan agertzen zena.

Fantaso eta bere bi anaia Morfeo eta Ikelo, hiru oniro nagusiak ziren, eta erregeen ametsetaz arduratzen zen. Gainontzeko hilkorren ametsak, gainontzeko oniroentzako uzten zituzten, mila inguru zirenak.