Nix

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Nix edo Nyx (antzinako grezieraz Νύξ, gaua), gauaren jatorrizko jainkosa zen. Nikte ere deitua da, eta gai greziar honi buruzko testu erromatarretan, bere izena Nox bezala itzultzen da.

Nix, Hesiodoren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hesiodoren Teogonian, Gaua Kaosetik jaio zen. Bere seme-alabak ugariak dira, eta oso esanguratsuak. Bere anaia Ereborekin, Gauak Eter (dizdira hutsa) eta Hemera (eguna) izan zituen. Beranduago, beste inor gabe, Momo (sarkasmoa), Ponos (pena), Moros (patua), Tanatos (heriotza), Hipnos (loa), Hesperideak, Kerrak eta Moirak, Oniroak, Nemesis (mendekua), Apate (engainua), Filotes (xamurtasuna), Geras (zahartasuna), Eris (ika-mika) eta Oizis (larritasuna).

Tartaroaren bere deskribapenean, Hesiodok, Hemera, orain Nixen alaba beharrean bere ahizpa dena, Tartaroa, justu Nix bertan sartzen ari zenean uzten zuela gehitzen du, eta, Hemera itzultzen zenean, Nix joan egiten zen. Honek, Rig Vedako Ratriren (gaua) antza du, non honek, bere ahizpa Usharekin (egunsentia) elkarlan estuan baina baita tentsioan ere lan egiten zuen.

Nix, Homeroren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Homeroren Iliadaren 14. liburuan, loaren jainko txikia den Hipnosen aipamen interesgarri bat dago, non, Hera jainkosari, antzinako mesede bat gogorarazten dion, jainkosak, Zeus lokartzea eragiteko eskatzen dionean. Hipnosek, lehenago, Herak eskatuta Zeus lokartu zuen, Heraklesi zorigaitz ugari eragitea ahalbidetu ziona (Laomedonteren Troiatik itsasoz zetorrena). Zeus haserre bizian jarri zen, eta Hipnos itsasora botako zuen, honek, ikaratuta bere ama Nixengana ihes egin izan ez balu. Hipnosek, Zeusek, Nix haserrarazteko beldurrez, bere haserrea baretu zuela esaten jarraitzen du, eta, honela, Hipnosek ihes egitea lortu zuen.

Nix olerkaritza orfikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauak, are paper garrantzitsuagoa bete zuen Orfeori ematen zaizkion zenbait zatikatutako olerkitan. Olerki hauetan, Gaua, eta ez Kaosa, izan zen hasiera. Gaua, leize edo adyton batean zegoen, non orakuluak iragartzen zituen. Kronosek, barruan kateatuta, lotan eta eztiz mozkortuta dagoena, amestu eta iragarri egiten du. Leizetik kanpo, Adrasteak txindatak eta bere tympanona jotzen ditu, unibertso osoa, Nixen kantuaren erritmoan dantza alai batekin mugituz.

Beste testu greziar batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaua, Aristofanesen Hegaztiak izeneko liburuaren hasieran ere jatorrizko hasiera da, inspirazio orfikokoa izan daitekeena. Hemen, Eros maitasunaren jainkoaren ama ere bada. Beste testuren batzuetan, Karonte eta Ptonoren ama ere izan daiteke Ereborekin.

Gauaren leize edo etxearen gaiak, ozeanotik haratago (Hesiodoren lanetan bezala) edo kosmosaren ertzeko tokiren batean (orfismoan bezala), bere oihartzuna izango zuen Parmenidesen olerki filosofikoan. Walter Burkert ikerlari klasikoak, filosofoa garraiatua izan zen jainkosaren etxea, Gauaren jauregia dela dio. Hipotesi hau, baina, kontu handiz hartu beharrekoa da.

Gauari gurtzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nix, Parisko Salmoetan irudikatua. X. mendea

Grezian, Gauak, ez du ohi gurtzarik izaten. Pausaniasen arabera, orakulu bat zuen Megarako akropolian.

Sarriago, Nix beste gurtza batzuen atzean dago. Horregatik zegoen Gaua izeneko estatua bat Efesoko Artemisa jainkosaren tenpluan. Espartarrek, Loa eta Heriotza gurtzen zituzten, biki bezala jaioak: inongo zalantza barik, Gaua zen euren ama. Nix partikulak osatutako gurtza tituluak, zenbait jainkori ematen zitzaizkien, nabarmenki Dioniso Nyktelios (gauekoa) eta Afrodita Philopannyx (gau osoa maite duena).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nix Aldatu lotura Wikidatan