Oniro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Oniroak (grezieraz Ὄνειροι Oneiroi, ametsak), ametsen mila pertsonifikazioak ziren.

Hesiodok, Nixen (Gaua) semetzat hartzen ditu, beste inor gabe, egileren batzuk, Erebo (iluntasuna), bere aita bezala hartzen duten arren. Euripidesek Gearen semetzat hartzen zituen, eta hego beltzdun deabru bezala irudikatzen zituen. Ovidiok, Hipnos (loa)ren semetzat hartzen dituenak, horietako hiru, euren izenez aipatzen ditu: Morfeo (ezagunena eta, batenbatzuk, Oniroen buruzagitzat hartzen dutena), Ikelo edo Fobetor eta Fantaso.

Homeroren arabera, Oniroak, Ozeanoaren mendebaldeko muturreko hondartza ilunetan bizi ziren, Ereboren leize batean. Jainkoek, gizakiei, ametsak bidaltzen zizkietan han zeuden bi ateetakoren batetik: benetazkoak, adarrez eginiko ate batetatik irtetzen ziren, gezurrezkoak, bolizko ate batetatik irtetzen ziren bitartean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oniro Aldatu lotura Wikidatan