Federico García Moliner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Federico García Moliner (Burriana, Castelló, Espainia, 1930) fisikaria izan zen.

[aldatu] Bizitza

Madrilgo Complutense Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Zientzia Fisikoetako lizentzia atera zuen 1954an, eta doktoregoa, Cambridgeko Unibertsitatean (1958an) eta Madrilgoan (1960an). CSICen hasi zuen ibilbide profesionala, eta Illinoisko Unibertsitateko irakaslea izan zen 1961etik 1964ra. Bestalde, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna izan zen 1974tik 1979ra. Gai solidoen fisikaren inguruko azterketen aitzindaria izan zen Espainian, eta haren lanek ospe handia izan dute mundu guztian. Bereziki aipatzekoa da Gainazaleko Greenen funtzioak izeneko obra, funtzioen gainezartze-metodoa deskribatzen duena: gai solidoaren propietateak beren atomoen eta elektroien propietateen arabera aztertzen ditu, eta ezinbestekoa da gaur egungo elektronikaren garapenerako. Molinerren ikerketak Espainian eta beste herrialde batzuetan eman dira argitara.

Nabarmentzekoa du, batez ere Introduction to the Theory of Solid Surfaces (1979, Gainazal solidoen teoria) liburua, oinarri-oinarrizko obra solidoen fisika ikasi nahi dutenentzat. 1992an, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea saria eman zioten egoera solidoko fisikari egindako ekarpenengatik. Gaur egun, Castellóko Jaume I.a Unibertsitateko katedraduna da, eta han segitzen du egitura erdieroale kuantikoei buruz ikertzen.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak