Felisa Mary

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felisa Mary
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFelicitas de la Torre
JaiotzaBilbo1892ko martxoaren 7a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires1956ko abuztuaren 23a (64 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Arsenio Mary (en) Itzuli  1920)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0555708 Edit the value on Wikidata
Felisa Maryren jaioterriko Iruña kafea, Bilbo

Felisa Mary izen artistikoz ezaguna, benetako izena, osetra, Felicitas de la Torre (Bilbo, Bizkaia, 1892ko martxoaren 7a - Buenos Aires, 1956ko abuztuaren 23a), bizkaitar aktorea izan zen.[1]

Gazte-gaztea zela Argentinara joan zen, non antzerkian debutatu zuen. 1939an zineman debutatu eta zuen bigarren mailako pertsonaiak antzeztu zituen.[2]

Biografia eta Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felicitas de la Torre Bilbon jaio zen eta haurtzaroan Argentinara joan zen. Antzerkian Gerónimo Podesterekin egin zuen debuta, eta, ondoren, Florencio Parravicini, Roberto Casaux, Enrique Muiño, Luis Arata, Elías Alippi eta beste aktore ezagun batzuekin. Aktore bikaina, hasieran paper ona egin zuen Las de Barranco antzezlanean. Pertsonaia bikainak egin zituen zineman, 1939an debuta egin zuen Isidoro Navarroren Mandinga en la sierra lanarekin; eta urte horretan bertan Así es la vida lanean ama interpretatu zuen, paper hori urte batzuk geroago ere bete zuen Los martes, orquídeas eta Adolescentes-en.[2]

Hamarkada horren amaieran La casa del recuerdo lanean parte hartu zuen, Libertad Lamarque protagonista zuen melodraman. 1941ean, Amelia Bence eta Tito Lusiardorekin aritu zen Novios para las muchachas-en, non Legrand ahizpak ere egon baitziren, eta hurrengo urtean La maestrita de los obreros filmeko neskazahar bat izan zen. La pequeña señora de Pérez bi bertsioetan lan egin zuen Juan Carlos Thorryrekin. Las tres ratas eta La orquídea filmetan izeba bat izan zen eta 1949an Leon Klimovskyren Carlos Gardel omentzeko Se llamaba Carlos Gardel filmaren elenkoa osatu zuen. Gainera, komedian ere lan egin zuen, protagonistekin batera Esposa último modelo bezalako filmetan parte hartuta.[2]

Garai hartako zuzendari entzutetsuenekin eta hainbat zinema-etxetan lan egin zuen. Laguntzaile izan zen komedian eta draman, eta hainbatetan lagundu zion Enrique Muiñori. Antzerkian karrera luzea izan zuen, eta Bésame, Petronila eta abarretan egindako lana nabarmentzen dute. La dama del millón filmatu ondoren, 1956ko abuztuaren 23an hil zen Buenos Airesen 64 urterekin.[1] Arsenio Maryrekin ezkonduta egon zen.[2]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauxek dira bere lan batzuk: [3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Felisa Mary - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  2. a b c d «Wikizero - Felisa Mary» www.wikizero.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) «FilmAffinity» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  4. (Ingelesez) «Felisa Mary - Filmografía, Biografía, Fotos | cinenacional.com» cinenacional.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]