Fentaniloa
-
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Fentaniloa nerbio sistema zentrala eta arnasketa deprimitzen dituen ekintza azkarreko opiazeoa da. Oso opiazeo gogorra da, morfina baino 80 aldiz potenteagoa.
[aldatu] Historia
Fentaniloa Paul Janssen-ek sintetizatu zuen 1959an eta hurrengo hamarkadan zainbarneko anestesiko moduan erabiltzen hasi zen.
[aldatu] Erabilpen terapeutikoa
Fentaniloa analgesia eta anestesia orokorrean oso erabilia da. Maiz bentzodiazepinaren batekin (midazolam) konbinatuta ematen da sedazio lortzeko.
Horretaz gain, minbizi eta beste gaixotasun kroniko batzuen mina tratatzeko ere erabiltzen da. Minbiziaren mina tratatzerako orduan, ez da fentaniloa baino eraginkorragoa den opiazeorik ezagutzen. Horregatik, minbizia duten gaixoetan lehen aukerako farmakoa da.
[aldatu] Eragin desiragaitzak
Sarrien agertzen diren fentaniloaren eragin desiragaitzak honakoak dira:
- Gorakoak
- Idorreria
- Logura
- Astenia
- Disnea