Minbizi

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo sendagilearengana.
Zelula mutatuen ugalketa

Minbizia, kantzer, mingaizto edo minjale, gaixotasun oldarkor eta hilgarria da. Minbizi edo neoplasia hitzak zelula ugalketa iraunkor, anormal eta autonomoa izendatzen du, zelulen alterazio genetikoaren ondorioz sortua dena eta bere progenie zelularrari transmititua izango dena.

Eragileen artean hainbat ditugu: tabakoa, dieta, birus infekzioak, alkohola, faktore genetikoak, ingurune kutsadura... Guztien buru tabakoa dagoelarik.

Batzuetan organo batean gera daiteke. Beste batzuetan aldiz, gorputzeko beste organo batzuetara hedatzen da. Kasu horretan, metastasi izena hartzen du. Hori dela eta, oso garrantzitsua da gaixotasuna garaiz harrapatzea, metastatizatzen bada beranduegi izan daitekeelako.

Onkologia da minbiziak tratatzen dituen espezialitate medikoa.

Eduki-taula

[aldatu] Gaixotasunaren garapena

Minbizi gehienak zelula klonal batetik sortu eta etapa desberdinetan garatzen dira:

[aldatu] Hasiera

Agente kantzerigenoak ADN zelularrean alterazio genetikoa eragiten du. Honekin erlazionatuta bi gene mota aipatu behar dira:

  • Onkogeneak: protoonkogeneak ugalketa eta kontrol zelularrean seinaleen transmisioan parte hartzen duten geneak dira. Agente kantzerigenoak aldatu egiten ditu onkogene bihurtuz. Onkogene hauek zelula normala hazkuntza autonomoko zelula bihurtuko duten substantziak ekoizten dituzte.
  • Gene supresore edo antionkogeneak: zelula normaletan ugalketa zelularra murrizten dute. Antionkogene hauen mutazioa gertatzean zelula oztoporik gabe hasiko da ugaltzen.

[aldatu] Promozio edo garapena

Zelula onkogeneen aktibazio progresibo eta independientegatik minbizi zelulan trasformatzen da.

[aldatu] Progresioa

Progresio tumorala ondoko prozesu hauen bdez gauzatzen da:

Honela minbizi zelulek eskualde urrunetan tumore berriak sortzen dituzte, metastasiak.

[aldatu] Ondorio fisiopatologikoak

Tumore mota, kokapen, ezaugarri biologiko eta ostalariaren portaeraren araberakoak dira.

Sintomen agerpena tumorearen tamaina, hazkuntza abiadura eta kokapenaren araberakoa izangoa da. Tumoreak parasito gisa jokatzen du, ostalariaren bitartez elikatzen da eta ekoizten dituen hondakinak bere bitartez kanporatzen ditu. Berak ekoiztutako substantzia hauek markatzaile tumoral gisa ezagutzen dira.

Tumoreak hormonak ekoizten dituen kasuetan sindrome berezi bat agertzen da, sindrome paratumorala.

[aldatu] Tratamendua

Tratamendu espezifikoa hiru bidetik etor daiteke:

Kasu terminaletan, gaixoak tratamendu espezifikorik ezin duenean hartu, tratamendu sintomatikoa baino ez du jasotzen, hil arteko tartea ahalik eta modurik hoberenean pasatzeko.

[aldatu] Immunoterapia

Immunitate-sistemak parte hartzen du minbiziaren prebentzioan. Minbiziaren aurka 3 immunoterapia bereiz daitezke:

  • Pasiboa: tumore zelulen antigorputz espezifikoen erabileran oinarritzen da.
  • Aktiboa: txerto antitumoralak ematean datza.
  • Egokituak: T linfozitoak aktibatzen dira laborategian, gero linfozito aktibatu horiek -minbizidun zelulei eraso egingo dietenak- gaixoari injektatzen dira.

[aldatu] Estatistikak EAEn

1995etik 2003 arte Txagorritxun, Santiagon, Basurtun, Gurutzetan, Galdakaon eta Donostia Ospitalean jasotako datuen arabera, hauexek dira emaitza orokorrean EAEari dagokionez:

Zortzi urte horietan 69.411 kasu antzeman zituzten guztira Osakidetzako aipatutako ospitaleetan, horietatik 41.144 gizonezkoak eta 28.267 emakumezkoak. Adin tarteak kontuan harturik, gehienek 60-79 urte zituzten diagnostikoaren momentuan (35.000 pertsona baino gehiago), bereziki 70-74 urte (10.532 kasu) eta 65-69 urte (10.215 kasu).

Aparatuen arabera, guztira heste lodiko minbizia ohikoena izan zen 9.222 kasuekin, bigarrena birikakoa 8.088rekin eta hirugarrena bularrekoa 7.861rekin. Sexuaren arabera, emakumezkoengan bularrekoa (7.760), ugaltze-aparatuarenak (4.942) eta heste lodikoa (3.493). Gizonezkoengan, birikakoa (7.112), heste lodikoa (5.729) eta ugaltze-aparatuarenak (5.127).

[aldatu] Ikus, gainera