Fermanagheko konderria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fermanagheko konderria
County Fermanagh (en)
Contae Fhear Manach (ga)
Flag of the counties of Fermanagh and Limerick.svg
Ferm arms.png
CountyFermanagh.png
Estatua  Erresuma Batua
Probintzia Ipar IrlandaIpar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Hiriburua Enniskillen
Biztanleria 57.527 biztanle
Azalera 1.691 km2
Webgunea

Fermanagheko Konderria, (Irlanderaz, Contae Fhear Manach edo Fear Manach, esanahia "Monach-eko Gizonak"), Erresuma Batuko Ipar Irlandaren sei konderrietatik mendebaldeena dagoena da, Ulster eskualdean. Fermanagh askotan "Lakuen Konderria" bezala ezaguna da. Enniskillen/Inis Ceithleann da hiriburua eta herri handi bakarra.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu guztia nahiko laua da. Erne aintzirek, goikoak eta behekoak, bitan banatzen dute konderria, eta aintziren artean kokatzen da Enniskillen hiriburua. Beste aintzira batzuek, Macnean aintzirek, muga egiten dute Irlandako Errepublikarekin hego-mendebaldean. Hauen ondoan daude Marble Arch leizeak.

Hiriak eta herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fermanagh konderria Magire leinuaren jabegoa izan zen Erdi Aroan. Britainiarrek 1607an konkistatzerakoan lur zati batzuk ingeles eta eskozesen esku gelditu ziren, baina irlandarrek ere mantendu zituzten hainbat eremu. Elisabet I.a Ingalaterrakoaren erregealdian eratu zen gaur egun ezagutzen dugun Fermanagh konderria.

Irlandako zatiketa gertatu zenean konderriak Ipar Irlanda osatzea erabaki zuen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abeltzaintza da nagusi Fermanaghen. Behiak, ardiak eta zerriak hazten ditu eta landa lurrak abereak hazteko erabiltzen ditu. Turismoa ere nabaria da, batez ere aintzirei eta Enniskillen hiriburuari lotuta.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oscar Wilde (1854-1900) eta Samuel Beckett (1906-1989), idazleek Enniskillengo Portora Royal Schoolen egin zituzten ikasketak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fermanagheko konderria Aldatu lotura Wikidatan