Connacht

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Connacht / Connachta
Cúige Chonnacht
Connachteko bandera
Mapa
Connachteko mapa
Datuak
Azalera: 17.713,18 km²
Biztanleak: 503.083 (2006)


Connacht edo Connachta[1] (irlanderaz Connachta) Irlandako mendebaldean dagoen probintzia da, biztanle gutxien daukana herrialde osoan (500.000 inguru).

Bost konderritan banatuta dago: Galway/Contae na Gaillimhe, Leitrim/Liatroim, Mayo/Contae Mhaigh Eo, Roscommon/Contae Ros Comáin eta Sligo/Contae Shligigh.

Eduki-taula

Konderriak [aldatu]

Lehenetsiko dugu ingelesezko izena, baina gaelikozkoa ere alboan adieraziko dugu. Parentesi artean, erakutsiko dugu konderri bakoitzeko hiriburua:

1. Galway/Contae na Gaillimhe (Galway/Gaillimh): 231.035 biztanle (2006)

2. Mayo/Contae Mhaigh Eo (Castlebar/Caisleán an Bharraigh): 123.648.

3. Sligo/Contae Shligigh (Sligo/Sligeach): 60.863.

4. Roscommon/Contae Ros Comáin (Roscommon/Ros Comáin): 58.700.

5. Leitrim/Liatroim (Carrick-on-Shannon/Cora Droma Rúisc): 28.837.

Hiri nagusiak [aldatu]

Galway/Gaillimh (ia 72.000 biztanle 2006an) hegoaldean eta Sligo/Sligeach (ia 18.000) iparraldean hiri nagusiak dira.

Connemara/Conamara da Gaeltachteko barruti nagusia Connachten, Galwayko mendebaldean dagoena.

Gaeltachteko herriak [aldatu]

Mayoko konderrian [aldatu]

  • Acaill (Achill island)
  • Ceathrú Thaidhg (Carrowteige).
  • Eachléim (Aughleam).
  • Tuar Mhic Éadaigh (Tourmakeady).

Galwayko konderrian [aldatu]

Inguru naturala [aldatu]

Mweelrea mendia Connachteko altuena da (814 m.), Mayoko konderrian dagoena.

Acill island (Oileán Acla) probintziako eta Irlanda osoko uharterik handiena da (146 km2).

Lough Corrib (Loch Coirib) lakurik handiena da, 200 km2-ko azalerarekin.

Pertsonai ezagunak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]