Fernando Martín pabilioia

Wikipedia(e)tik
Fernando Martín Pabilioia» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fernando Martín pabilioia edo Fernando Martín kiroldegia (gaztelaniaz: Pabellón Polideportivo Municipal Fernando Martín) Fuenlabradako arena bat da. 1991ko irailean inauguratua, 5700 pertsonarentzako tokia du. Nagusiki saskibaloirako erabiltzen da, eta Baloncesto Fuenlabrada taldeak etxeko partidak jokatzen dituen pabilioia da.

1991-1992 denboraldiko Euroligako taldeetako fasean, pabilioi honetan jokatu zituen KK Partizanek bere etxeko partidak, Nazioarteko Saskibaloi Federakuntzak Balkanetako gerraren ondorioz Belgradon jokatzea debekatu baitzion.

Bere izena Fernando Martín Espina saskibaloi jokalariaren omenez jasotzen du, aurreko urtean trafiko istripu baten ondorioz hil zena. Bere seme Jan Martínek ere bertan jokatu zuen Baloncesto Fuenlabradarekin 2004-2005 denboraldian LEB ligan.