Bilbao Arena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bilbao Arena
Bilbao Arena (ataria).jpg
Idazkuna eraikinaren atarian
Udalerria Bilbo
 Bizkaia
Herrialdea  Euskal Herria
Koordenatuak 43°15′08″N 02°55′33″W / 43.25222°N 2.92583°W / 43.25222; -2.92583Koordenatuak: 43°15′08″N 02°55′33″W / 43.25222°N 2.92583°W / 43.25222; -2.92583
Garaia 2010
Bilbao Arena non dagoen adierazten duen Bilboko mapa
Bilbao Arena

Bilbao Arena Bilboko kirol pabilioi handiena da. 10.100 pertsonako edukiera du. Miribilla eta Bilbi (Bilbo Zaharra) auzoen artean kokatua dago eta 2010eko irailean inauguratu zen. Bertan, Bilboko udal kiroldegia dago eta pabilioia bera funtzio anitz burutzeko balio du. Bilbao Basket saskibaloi taldeak Bilbao Arenan jokatzen ditu partidak etxeko talde gisa.

Nola heldu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pabilioiak estalpeko parking bat badu ere, plaza gutxi daude eta garraio publikoaz bertaratzeko diseinatua dago, nahiz eta oinez metro asko ibili behar diren hurbileneko tren, metro edo tranbia geltokietatik. Hauexek dira geltoki hurbilenak:

Gallastegi kaleko ikuspegia.
  • Renfe Aldiriak: Zabalburu eta Miribilla geltokiak (oinez, 5 minutura biak).

Zabalburu: Bilbo-Santurtzi eta Bilbo-Muskiz lineako geltokia.

Miribilla:Bilbo-Urduña lineakoa.

  • Euskotren: Atxuri edo 7 kaleetako geltokiak (Txorierri eta Donostia/Bermeorako lineak)
  • Euskotran: Atxuri.
  • Metroa: Alde Zaharreko geltokia.

Lagun bilduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ligan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Guztira Altuena Baxuena Bataz-bestekoa
2010–11ko ACB 165.235 8.793 7.014 7.868
2011–12ko ACB 156.016 10.014 8.039 8.668
2012–13ko ACB 170.562 10.014 6.917 9,476
2013–14ko ACB 154.650 10.000 7.610 9.097

Europako txapelketetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Guztira Altuena Baxuena Bataz-bestekoa
2011–12ko Euroleague 88.686 10.014 7.436 8.869
2012–13ko Eurocup 62.429 10.006 6.098 7.804
2013–14ko Eurocup 44.429 8.431 4.583 5.554