Filon Atenasekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Filon Atenasekoa

Bizitza
JaiotzaK.a. IV. mendea
HerrialdeaAntzinako Atenas
HeriotzaK.a. IV. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Antzinaroko ingeniarien arteko oinordekotza printzipioa

Filon Atenasekoa, K.a. IV. mende amaierako eta K.a. III. mende hasierako ingeniari militar greziar bat izan zen.

Vitruvioren arabera, Demeter eta Persefoneren tenpluan lan egin zuen, Eleusisen. Tenpluen proportzioei buruzko tratatu bat idatzi zuen, kontserbatu ez dena, eta, berari buruzko erreferentzia bakarra, Vitruvioren lanekoa delarik. Tratatu hau, modulu nozioari buruzko azterketaren aurkibide historiko bat da.

Berari zor zaio Pireoko armategia, K.a. I. mendean Silak suntsitua, eta, berari buruz, oraindik Vitruvioren garaian ere erreferentzia zen lan bat idatzi zuelarik. Plutarkok, armategi hau, mundu guztiak miretsitakoa bezala aipatzen du, berari buruz, haitzurdinezko lauza batean grabatutako deskribapen bat kontserbatu delarik.

Poliortzetikari buruzko tratatu baten egilea ere izan zen. Filon Bizantziokoaren IV. eta V. liburuak, egokitze edo laburpen bat izango lirateke. Aldi berean, atenastarra, Eneas Taktikon inspiratuko zen, eta arte militarrari, Filipo II.a Mazedoniakoaren eta bere seme Alexandro Handiaren konkistek emandako elementuak gehitu.