Flash Gordon (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskaldunaa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:38, 5 iraila 2016
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Flash Gordon 1980ko Mike Hodges ingeles zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikzio eta akziozko abentura film bat da. Alex Raymond estatubatuar komikigileak sortutako izen bereko Flash Gordon superheroiaren komikietan oinarritua dago. Sam J. Jones, Melody Anderson, Ornella Muti, Max von Sydow, Chaim Topol, Timothy Dalton, Mariangela Melato, Brian Blessed eta Peter Wyngarde aktoreek antzeztu zuten.

Soinu banda Queen britainiar rock talde ospetsuak eta Howard Blake ingeles musikagileak konposatu zuten. Denboraren poderioz kultuzko filma bilakatu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

NASAtik kaleratua izan zen Zarkov doktorea eta zientzialaria (Chaim Topol), Flash Gordon amerikar futbolari gaztea (Sam J. Jones) eta haren laguna den Dale Arden neska gaztea (Melody Anderson) espazio-suziri batean bidaiatuko dute. Hiruek Lur planeta Ming enperadorearen (Max von Sydow) mehatxutik salbatu nahi dute, urrutiko Mongo planetako agintaria, bere ilargietako bat Lurraren aurka talka egin dezan jaurti baitu.

Aktoreak

Kanpo loturak