Amerikar futbol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Futbol amerikar partidua.
Futbol amerikarreko baloia.

Amerikar futbola Estatu Batuetan eta Kanadan oso hedatua den errugbitik eratorritako taldekako kirola da. Kirol honetan ezinbestekoa da indar fisiko handia eta estrategia eraginkorra izatea tantoa egiteko beste taldearen tanto-eremuan (end zone). Tantoak egiteko hainbat modu dago. Lehenik, baloia eskuekin tanto-eremura eramanez. Bigarrenik, beste taldearen tanto-eremuan dagoen taldekide bati baloia pasatuz. Hirugarrenik, baloia oinez jaurtikiz eta beste taldearen atearen gainetik pasatuz. Laugarrenik eta azkenik, beste taldeko jokalari bat bere tanto-eremu propioan sarraraziz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikar futbola, jatorriz, errugbitik eratorritako kirola da. Aldi berean, errugbiak eta amerikar futbolak Erresuma Batuan XIX. mendean jokatzen zen futbolean dute beren jatorria, non baloia ate barrura jaurtitzen zen edota marra jakin baten gainetik igaro behar zen. XIX. mendeko amaieran Walter Campek jokoa arautu zuen.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi taldeen arteko partidua da eta puntu gehien lortzen duen taldea irabazlea da.

Zelaiak eta jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelaiko zenbakiak gertuen dagoen gol-eremura distantzia da yardetan.

Amerikar futbola 360 oin luze den (120 yarda/109,7 m) eta 160 oin zabal den (53,3 yarda/48,8 m) zelaian jokatzen da. Esan bezala, zelaia guztira 120 yarda luze da, horietan barne bi tanto-eremu daude bakoitza 10 yardakoa; han talde bakoitzak bestearen eremuan tantoa egin behar du.

Talde bakoitzak 11 futbolari izan behar ditu zelaian. Taldeek nahi duten jokalari aldaketak egin dezakete, baina bakarrik entsegu artean denbora baldin bada. Horrexegatik, taldeari erasotzea dagokionean erasoko 11 jokalari zelairatzen dituzte eta defendatzean berriz, 11 defentsa.

Iraupena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partidua lau laurdenetan jokatzen da, bakoitza 15 minutukoa (12 minutukoa bigarren hezkuntzako futbol partiduetan), eta bigarren laurdenaren amaieran atsedenaldia egiten da. Horrez gain, jokoa etenda dagoenean jokozainak kronometroa gelditzen du. Laugarren laurdena berdinketarekin amaituz gero, aparteko laurden bat jokatzen da eta bertan berriz berdintzen bada, tantoa egiten duen lehenengo taldeak irabazten du. Beraz, amerikar futbolean berdinketak ez du balio, eta hura hautsi behar da.

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalarien posizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Offensive line (OL)
  • Quarterback (QB)
  • Running backs (RB)
    • Halfback (HB) edo tailback (TB)
    • Fullback (FB)
  • Wide receivers (WR)
  • Tight ends (TE)

Defentsan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Defensive line
  • Linebackers (LB)
    • Cornerbacks (CB)
    • Safeties (FS edo SS)

Jokalarien zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolarien zenbakiak tarteka jartzen dira, erregela honi jarraituz:

  • 1–9: Quarterbacks, kickers eta punters
  • 10–19: Quarterbacks, kickers, punters eta wide receivers
  • 20–49: Running backs eta defensive backs
  • 50–59: Centers eta linebackers
  • 60–79: Offensive linemen eta defensive linemen
  • 80–89: Wide receivers eta tight ends
  • 90–99: Defensive linemen eta linebackers

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian XX. mendeko bukaeran hasi ziren amerikar futbolean jokatzen. Egun apenas ez daude ez taldeak (Biarrizko Atlantes eta Santurtziko Coyotes izan ezik) ezta jokalari profesionalak ere (bakarra NFLen aritutako Richard Tardits biarriztarra izanik).


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amerikar futbol Aldatu lotura Wikidatan