Flesh and Blood (1985eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:22, 24 urtarrila 2016

Flesh and Blood edota Flesh+Blood (euskaraz Odol eta Haragi) 1985eko Paul Verhoeven herbeherear zinema zuzendariaren abentura filma bat da. Bertan, Rutger Hauer, Jennifer Jason Leigh, Tom Burlinson, Ronald Lacey, Susan Tyrrell eta Jack Thompson aktoreek antzeztu zuten.

Nahiz eta filma Italian girotua egon, berez Espainian filmatu zen, hain zuzen ere, Belmonte, Cuenca, Cáceres eta Ávilan.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1501. urtea, Italia. Mertzenario talde bat harpilaketan dabil, haien buruzagia Martin gerlaria da (Rutger Hauer), talde honek bere iraganeko nagusia zen Arnolfini jauntxoari (Fernando Hilbeck) lapurreta egiteko asmoa duelarik. Asmo horrekin Martinek erlikia batzuen lapurreta burutu ondoren lortutako diruaz gudaroste bat osatuko du. Arnolfini alabaordea, Agnes printzesa (Jennifer Jason Leigh), bahitu eta bortxatu ondore, printzesak Martini betirako maitasuna zin egingo dio. Bitartean, Arnolfiniren Steven semeak (Tom Burlinson) Agnes askatzen saiatuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak