Ávila
|
Ávila |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Ávila | ||
| Estatua Erkidegoa Probintzia |
|||
| Alkatea | Miguel Ángel García Nieto (PP) | ||
| Koordenatuak | 40°39′N 04°41′W / 40.65°N 4.683°WKoordenatuak: 40°39′N 04°41′W / 40.65°N 4.683°W | ||
| Eremua | 231,9 km2 | ||
| Distantzia | 119 km Valladolidera | ||
| Postakodea | 05001 - 05006 |
||
| Biztanleria | 56.855 bizt (2009) | ||
| Dentsitatea | 245,17 bizt/km² | ||
Ávila[1] Espainiako Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan dagoen eta izen bereko probintziako hiriburua den hiria da.
Hiriak «Ávila de los Caballeros» ohorezko titulua du. Halaber, «Ávila del Rey», eta «Ávila de los leales» tituluak ere baditu, hiriko armarrian eta banderan erakusgai daudenak.
Hiriak 2009an 56.855 biztanle zituen.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Hiria 1.131 metroko garaieran dago, Adaja ibaiaren ertzean. Espainiako garaiera handienean dagoen probintzia-hiriburua da. Udalerriak 231,9 km²ko eremua da eta herritarrei «abulense» o «avilés» deitzen zaiez gaztelaniaz,[2] eta avilar euskaraz.
Ondorengo udalerriekin da mugakide: iparraldean Cardeñosa, Mingorría, San Esteban de los Patos, Tolbaños, Berrocalejo de Aragona, Mediana de Voltoya eta Ojos-Albos, ekialdean Santa María del Cubillo, hego-ekialdean Navalperal de Pinares eta Herradón de Pinares, hegoaldean Tornadizos de Ávila, hego-medenañdean Gemuño, mendebaldean El Fresno, La Colilla, Martiherrero eta Marlín eta ipar-mendebaldean Bularros eta Monsalupe.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak () | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.0 | 8.7 | 11.4 | 12.8 | 16.9 | 22.6 | 27.2 | 26.8 | 22.6 | 16.0 | 10.8 | 8.0 | 15.9 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 4.1 | 5.9 | 7.5 | 11.4 | 16.0 | 19.7 | 19.5 | 16.1 | 10.8 | 6.2 | 4.0 | 10.4 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.5 | -0.5 | 0.5 | 2.3 | 5.8 | 9.4 | 12.2 | 12.1 | 9.5 | 5.6 | 1.6 | -0.1 | 4.8 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 32 | 22 | 23 | 42 | 50 | 37 | 16 | 19 | 29 | 40 | 43 | 44 | 400 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6 | 5 | 4 | 8 | 9 | 5 | 2 | 2 | 4 | 6 | 6 | 7 | 64 |
| Elur egunak (≥ 1 mm) | 5 | 4 | 3 | 2 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 3 | 20 |
| Eguzki orduak | 142 | 154 | 207 | 209 | 249 | 297 | 350 | 324 | 247 | 187 | 143 | 118 | 2644 |
| Iturria: [3] | |||||||||||||
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Komunikabideak [aldatu]
Errepideak [aldatu]
Autobia eta autopistak:
- AP-51 Conexión Ávila: Villacastín - Ávila
- A-51 Circunvalación de Ávila
- A-50 Autovía de la Cultura Ávila-Salamanca
Bestelako errepideak:
- N-110 Carretera N-110: Soria - San Esteban de Gormaz - Segovia - Ávila - Plasencia
- N-501 Ávila - Peñaranda de Bracamonte - Salamanca
Trenbidea [aldatu]
Ávilako geltokia garrantzi handiko tren geltokia izan da Madril eta Iparraldeko Espainia lotu izan dituelako. Gaur egun AVEren ondorioz, garrantzia galdu du Segoviatik igarotzen baita, Ávila alde batera utziz.
Aireportuak [aldatu]
Ávilak ete bere probintziak ez dute aireporturik. Gertueneko nazioarteko aireportua Madril-Barajas aireportua da hiritik 130 km-ra dagoena. Halaber, baditu beste aireportu txikiago batzuk gertuago: Salamancako aireportua 89 km-ra eta Valladolideko aireportua 148 km-ra.
Hiri autobusak [aldatu]
Ávila hirian dabiltzan autobusak AVILABUS enpresakoak dira. Honako linean eskaintzen dituzte:
1. Linea Plaza San Nicolás - Escuela de Policía
2. Linea Plaza Descubrimiento - Centro Universitario
3. Linea Zirkularra
4. Linea El Pinar - Escuela de Policía
5. Linea Zirkularra
6. Linea Escuela Policía - Carretera Sonsoles (Maceros)
7. Linea Cuatro Postes - Santa Ana
P Linea industrialdeetara joateko
V Linea Plaza San Nicolas - Vicolozano
Demografia [aldatu]

Politika [aldatu]
2007ko hauteskundeak [aldatu]
| Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
| Alderdi Popularra | 16.996 | 16 |
| Espainiako Alderdi Sozialista | 7.566 | 7 |
| Izquierda Unida-Los Verdes | 2.656 | 2 |
Pertsonaia ospetsuak [aldatu]
- Elisabet I.a Gaztelakoa (1451-1505), Gaztelako erregina.
- Teresa Avilakoa (1515-1582), erlijioso eta idazlea.
- Ricardo Blázquez (1942) Bilboko apezpikua.
- Adolfo Suárez (1932) Espainiako presidente ohia.
Hiri senidetuak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia, 32. araua: Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0032.pdf. Noiz kontsultatua: 2012-5-26
- ↑ Real Academia Española de la Lengua
- ↑ http://www.aemet.es/es/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=2444&k=cle/ AEMET
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) Ávilako Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez) Udalaren webgunea turismoaz