Fluxu-diagrama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zenbaki baten faktoriala kalkulatzeko fluxu-diagrama.

Fluxu-diagrama algoritmo edo prozesu bat burutzeko pauso guztiak irudikatzen dituen diagrama bat da, abiapuntu eta helmuga bakarra dituena. Pausoak modu ordenatuan irudikatzen ditu, horiek gezi batez lotuz. Pauso bakoitzean burutu beharreko jarduera zein motakoa den, itxura desberdineko irudiak erabiltzen dira: laukizuzenak burutu beharreko ataza sinpleak irudikatzen dituzte, behar diren datuak eta eskuratzen diren emaitzak paralelogramo batez, baldintza eta erabakiak erronbo batez eta abiapuntu eta helmuga zirkulu edo izkinak leunduta dituen laukizuzen batez.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.