Foronda

Koordenatuak: 42°53′54″N 2°43′22″W / 42.89838°N 2.72276°W / 42.89838; -2.72276
Wikipedia, Entziklopedia askea
Adrar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:15, 16 urria 2009
Foronda
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′54″N 2°43′22″W / 42.89838°N 2.72276°W / 42.89838; -2.72276
Demografia

Foronda, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 517 metroko garaieran kokatuta dago. Gasteizko udalerriaren iparraldean dago, aireportuaren alboan (kontu izan ez dela aireportuan bertan dagoen herria, hori Andetxa Foronda da). 2007ko erroldaren arabera herrixkak 38 biztanle dauzka.

Antzina udalerri independiente izan bazen ere, 1975ean Gasteizek anexionatu zuen. Anexioa burutu zenean, Forondako auzo guztiak Gasteizko nekazal guneko herrixka bihurtu ziren. Anexioa burutu zenean Forondak 700 biztanle inguru zituen, eta gaur egun udalerria osatzen zuten herri guztiek batzen duten biztanleria 754 da.

Forondako udalerria honako herriskek osatzen zuten: Andetxa (herriburua zena), Arangiz, Artatza, Aztegieta, Foronda, Gereña, Legarda, Lopida, Mandoiana, Mendiguren, Otatza (aireportua egiteko eraitsi zutena), Uribarri Dibiña eta Ihurre.

Udalerri zaharrak antzinako Badaiozko ermandadearen lur-eremua hartzen zuen; gaur egun Badaiotz (Badaia mendilerrotik eratorria) sokatiran ari den talde garrantzitsu baten izenean mantentzen da.

Ikus, gainera