Foronda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Foronda

 Araba
Udalerria Gasteiz
Foronda non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Foronda
Foronda non dagoen adierazten duen Arabako mapa
Foronda
Foronda non dagoen adierazten duen Gasteizko mapa
Foronda
Koordenatuak: 42°52′56″N 2°43′25″W / 42.88222°N 2.72361°W / 42.88222; -2.72361Koordenatuak: 42°52′56″N 2°43′25″W / 42.88222°N 2.72361°W / 42.88222; -2.72361
Biztanleria 38 (2007)

Foronda, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 517 metroko garaieran kokatuta dago. Gasteizko udalerriaren iparraldean dago, aireportuaren alboan (kontu izan ez dela aireportuan bertan dagoen herria, hori Andetxa Foronda da). 2007ko erroldaren arabera herrixkak 38 biztanle dauzka.

Antzina udalerri independiente izan bazen ere, 1975ean Gasteizek anexionatu zuen. Anexioa burutu zenean, Forondako auzo guztiak Gasteizko nekazal guneko herrixka bihurtu ziren. Anexioa burutu zenean Forondak 700 biztanle inguru zituen, eta gaur egun udalerria osatzen zuten herri guztiek batzen duten biztanleria 754 da.

Forondako udalerria honako herriskek osatzen zuten: Andetxa (herriburua zena), Arangiz, Artatza, Aztegieta, Foronda, Gereña, Legarda, Lopida, Mandoiana, Mendiguren, Otatza (aireportua egiteko eraitsi zutena), Uribarri Dibiña eta Ihurre.

Udalerri zaharrak antzinako Badaiozko ermandadearen lur-eremua hartzen zuen; gaur egun Badaiotz (Badaia mendilerrotik eratorria) sokatiran ari den talde garrantzitsu baten izenean mantentzen da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Forondako markesaren jauregia. 2.220 m2 eraikiak ditu, 2,78 ha-ko partzela batean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa