Arangiz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arangiz

 Araba
Udalerria Gasteiz
Arangiz non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Arangiz
Arangiz non dagoen adierazten duen Arabako mapa
Arangiz
Arangiz non dagoen adierazten duen Gasteizko mapa
Arangiz
Koordenatuak: 42°53′18″N 2°42′00″W / 42.88833°N 2.70000°W / 42.88833; -2.70000Koordenatuak: 42°53′18″N 2°42′00″W / 42.88833°N 2.70000°W / 42.88833; -2.70000
Garaiera 511 m
Biztanleria 105 (2007)

Arangiz (azentua bigarren silaban; ofizialki Aránguiz / Arangiz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. Gasteiz iparraldean dago, Ihurre, Abetxuku, Araka eta Mendigurenen ondoan. 511 metrotara dago. Gasteiz hirigunetik 6,5 kilometrora dago ipar-mendebaldeko norabidean. Iruñea eta Bilboko autobideak batzen diren lotunetik gertu kokatzen da eta 1975 arte Foronda udalerriko auzoa izan zen. Gaur egun, 105 pertsona bizi dira bertan.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arangizko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
100 94 98 98 112 111 122 105

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pedroko elizak elementu gotikoak eta erromanikoak ditu. Elizaren erretaulak barrokoak dira.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak ekainaren 29an ospatzen ditu jaiak.


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa