François Morellet
Wikipedia(e)tik
Frantses margolaria (Cholet, 1926). Denboraldi batez marrazki figuratiboaren inguruan aritu ondoren, 1950eko hamarraldian abstrakziorantz jo zuen; pintura oso landua osatu zuen garai horretan. 1952tik aurrera, hizkuntza geometrikoa landu zuen, lerroez, laukiez eta hirukiez osatua. 1961-1968 urteetan, zinetismoaren protagonistetako bat izan zen, eta, Le Parc eta beste batzuekin batera, Grupe de recherche de l'art visuel taldea sortu zuen. 1963tik aurrera, neonezko hodiak erabiltzen hasi zen, eta 1970eko hamarraldian arkitektura eta pintura lotzeko lanak egin zituen. Estatu Batuetako Hard Edge minimalismoaren eta arte kontzeptualaren parekoa da Morelleten lana.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.