Francis Ford Coppola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francis Ford Coppola 2001eko Canneseko Zinemaldian

Francis Ford Coppola (Detroit, 1939ko apirilaren 7 - ) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria eta ekoizlea da. Sofia Coppola eta Roman Coppola zinemagileen aita zein Nicolas Cage aktorearen osaba da.

1969an, George Lucas adiskidearekin batera American Zoetrope izeneko estudioak fundatu zituen. George Lucasen THX 1138 lehendabiziko filmak porrotara eraman zituen estudioak, baina The Godfather filmaren arrakasta itzela zela eta, Hollywood konkistatzeko ametsak berpiztu zizkion Coppolari.

George Lucasek Apocalypse Now proiektuaren lehen ardura bazuen ere, Star Warsen truke aldatu zuen. Bion arteko harremana etenta, Coppolak "Apo" proiektuak bere gain hartu behar izan zuen. Filipinetako oihanean, ekoizpena bertan behera geratzeko zorian egon zen Coppolak, drogetan murgilduta, ia-ia adimena galdu zuen. Filma 1979an kaleratu zen eta berriro arrakasta itzela eskuratu zuen. Azken urteotan, halere, Coppolen filmek ez dute lehengo bezain harrera onik jaso. Hori dela eta, ekoizteari ekin dio gero eta maizago, batez ere Sofia Coppola alabaren filmak.

Filmografia hautatua

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francis Ford Coppola Aldatu lotura Wikidatan