Frank Lampard
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Frank James Lampard, Jr. | |
| Ezizena | Frankie | |
| Jaio | 1978eko ekainaren 20a (34 urte) | |
| Posizioa | Erdilaria | |
| Garaiera | 183 cm | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1994-2001 1995-1996 2001-? |
West Ham United Swansea City Chelsea |
148 (24) 9 (1) 284 (83) |
Frank James Lampard Jr. (Romford, Ingalaterra, 1978ko ekainaren 20a), futbolari ingelesa da. Erdilaria da eta gaur egun Chelsea FC taldean jokatzen du. Gaur egun Chelsea FC taldeko goleatzaile nagusiena da, talde honekin 130 gol sartu baititu.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
1978ko ekainaren 20ean Ingalaterrako Romford udalerrian jaio zen, Frank Lampard Sr futbolarien semea delarik. Bere aita West Ham United taldearekin jokatu eta bi aldiz txapeldun izan zen. Franken ama, Pat Lampard, 2008ko apirilaren 24ean zendu zen. Frank Tottenham Hotspur taldeko entrenatzailea den Harry Redknapp hiloba ere bada, bai eta Jamie Redknapp futbolariaren lehengusua ere.
Lampard oso gaztea zelarik Essex konderriko Brentwood Ikastetxean hezitu zen, han Jodie Marsh ezagunaren gelakidea izan zelarik.
1994an West Ham United Football Club taldearekin jokatzen hasi zen, han bere aita taldeko entrenatzailearen laguntzailea zelarik. Beranduago, 1995ko urrian, Lampard bigarren mailako taldea zen Galesko Swansea City Association Football Clubera bidali zuten, hemen bere lehen partidan Bradford city taldearen aurka 2-0eko garaipena izan zutelarik.
1997ko martxoan, Lampardek hanka apurtu zuen eta ezin izan zuen 1997-1998 denboraldi arte jokatu, azken denboraldi honetan West Ham United Football Club taldearekin zenbait gol sartu zituelarik, orduan 2001eko abuztuan Chelsea FC taldeak fitxatu zuen.
Ingalaterrako selekzio nazionalarekin [aldatu]
Frank Lampard Ingalaterrako Futbol Selekzioarekin 56 alditan jokatu eta 13 gol sartu ditu.
Partaidetza Munduko Futbol Txapelketetan [aldatu]
| Mundiala | Egoitza | Emaitza |
|---|---|---|
| 2006ko Munduko Futbol Txapelketa | Alemania | Final laurdena |
Taldeak [aldatu]
| Taldea | Herrialdea | Urtea | Jokatutako Partidak | Golak |
|---|---|---|---|---|
| West Ham United | Ingalaterra | 1994 | 2 | 1 |
| Swansea City | Gales | 1995-1996 | 9 | 1 |
| West Ham United | Ingalaterra | 1996-2001 | 146 | 23 |
| Chelsea FC | Ingalaterra | 2001-Presente | 426 | 130 |
Tituluak [aldatu]
Txapelketa Nazionalak [aldatu]
- Chelsea FC - FA Cup - 2006-07, 2008-09
- Chelsea FC - Premier League - 2004-05 eta 2005-06
- Chelsea FC - Community Shield - 2005
- Chelsea FC - Football League Cup - 2004-05 eta 2006-07
Nazioarteko Txapelketak [aldatu]
Sari Pertsonalak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Frank Lamparden Webgune Ofiziala
- The Unofficial Frank Lampardi buruzko Webgune Ez Ofiziala
- Frank Lampardi buruzko argibideak dituen webgunea
- Profil Taktikoa - Football-Lineups.com
- BBC profila
- Profile - Chelsearen Webgune Ofiziala
- Profila FA erakundearen webgunea
- Profila - UEFA.com
- Samsung eta Chelsearen Frank Lampardi buruzko argazki bereziak
- Frank Lampard profila eta estatistikak