Franz Lehár
Wikipedia(e)tik
Franz Lehár Hungariar jatorriko musikagile austriarra (Komarno, Hungaria, 1870 - Bad Ischl, Austria, 1948). Orkestra militar bateko zuzendari izan zen, eta hainbat opereta idatzi zituen, mundu guztian ezagun egingo zirenak: Die lustige Witwe (1905, Alargun alaia), Der Graf von Luxemburg (1909, Luxenburgoko kondea), Paganini (1925), Der Tsarévitch (1926) eta Das Land des Lachelns (1929, Irrifarren Herria).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.