Funtzio periodiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sinu funtzioaren grafikoa.

Matematikan, funtzio periodikoa funtzio bat da, edozein x aldagai errealentzat, ƒ(x + p) = ƒ(x) betetzen duena, p periodo izeneko zenbaki erreal bat izanik (p > 0).

Adibidez, ƒ(x) = sin x funtzio periodikoa da, eta periodoa 2π da; izan ere, sin (x + 2π) = sin x, x edozein dela ere.