Furo
Wikipedia(e)tik
Furo (風呂) edo ofuro (お風呂) japonieraz "bainua" esan nahi duen hitza da. Japoniako bainu bero berezi baten izena (43 °C edo gehiagokoa), gorputzeko tentsioen lasaigarri gisa hartzen dena. Etxeetako ohitura ere bada furo bainua; familiako kide guztiak bainatu ohi dira hurrenez hurren, etxeko zaharrenaren ondoren. Bainu-etxe publikoetan, 10 lagun baino gehiago sartu ohi dira bainu bakoitzean. Garbitasuna zaintzearren, garbitu egin behar da gorputza bainuan sartu aurretik.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.