Gabriel de Castilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gabriel de Castilla
Bizitza
JaiotzaPalentzia, 1577 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Espainia
HeriotzaLima, 1620 (42/43 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraItsas armada
artillery (en) Itzuli
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakAraucoko Gerra

Gabriel de Castilla (euskaraz: «Gabriel Gaztelakoa»; Palentzia, c.1577 - Limatik gertu, c.1620) espainiar itsaslari eta esploratzailea izan zen. Eztabaidagarria den arren, Antartikako lehen esploratzailetzat hartzen dute.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1603ko martxoan Valparaisotik atera zen. Hiru ontziren agindupean zegoen: Jesus Maria galeoia, 600 tonakoa eta 30 kanoikoa; Nuestra Señora de la Visitación, Richard Hawkins kortsarioarena izandakoa, eta Nuestra Señora de las Mercedes, 400 tonakoa, bere lehengusu anaia Luis de Velasco Peruko erregeordeak agindutako espedizio batean.[1]

Flotilla horrek 64° hego latitudean ailegatuko zukeen baina oraindik ez dute aurkitu Espainiako artxiboetan lortutako latitudea eta ikusitako lurrak berresten dituen dokumenturik; beste historialari batzuen ustez, Antartikako lurrak ikusi zituen lehena Dirck Gerrits Pomp marinel nederlandarrak izan zen, Hego Shetlandak aurkitu baitzituen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vázquez de Acuña, Isidoro. (1993). «Don Gabriel de Castilla primer avistador de la Antártica» Revista de Marina (Valparaíso: Txileko Itsas Armada) (2).
  2. Berguño, Jorge. (1991). «Un enigma de la historia antártica: El descubrimiento de las islas Shetland del Sur» Revista Española del Pacífico (Asociación Española de Estudios del Pacífico) (1).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.