Gaetano Pace Forno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaetano Pace Forno

Artzapezpiku katolikoa

1857ko abenduaren 4a -
Bishop of Malta (en) Itzuli

1857ko abenduaren 4a -
Publio Maria Sant (en) Itzuli - Carmelo Scicluna (en) Itzuli
Elizbarrutia: diocese of Malta (en) Itzuli
artzapezpiku titular

1857ko abenduaren 4a -
Elizbarrutia: titular see of Rhodus (en) Itzuli
apezpiku tituludun

1857ko irailaren 25a -
Elizbarrutia: Hebron (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaVictòria1809ko ekainaren 5a
Herrialdea Malta
Heriotza1874ko uztailaren 22a (65 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Gaetano Pace Forno (Victòria, 1807ko irailaren 5a[1] edo 1809ko ekainaren 5a[2]Castellamare di Stabia, 1874ko uztailaren 22a) maltar elizgizon agustindarra izan zen, Maltako apezpikua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francesco Pace eta Lucia dei Baroni Fornoren semea, Victòrian jaio zen, Gozo uhartean. 1824an San Agustinen Ordenan sartu zen. Maltan eta Fermon (Italia) ikasi zuen eta 1832ko irailaren 22an apaiztu zen Napolin[1][2].

1847ko maiatzaren 30ean ordenako probintzial izendatu zuten. 1848ko urrian mutilen ikastetxe bat sortu zuen Valletan[1].

1857ko uztailean Erromara deitu zuten. Han esan ziteon gozitarrek duela gutxi laguntza eskatu zutela elizbarruti bat ezartzeko. Gozoko lehen apezpiku gisa ere proposatu nahi izan zuten, baina ezezkoa eman zion[1]. Urte bereko irailaren 25ean Pio IX.a aita santuak Maltako apezpiku lagunkide eta Hebrongo apezpiku titular izendatu zuen[2]. Urriaren 4an apezpiku ordenatu zuten Erroman. Maltar jatorriko Maltako eta Gozoko lehen apezpiku bihurtu zen[1].

1857ko abenduaren 4an Rodasko artzapezpiku titular izendatu zuten[2].

Vatikanoko I. kontzilioan parte hartu zuen[2].

San Gaitan eliza ezarri zuen Ħamrun herrian[3] eta bere zaindari santuari eskaini zion[4].

Senideak bisitatzen ari zela hil zen Castellamare di Stabian 1874ko uztailaren 22an eta Valletako San Joanen kokatedralean hobiratu zuten[1] (beste datuen arabera, Gozoko San Jurgi basilikan[5]).

Ondorengotza apostolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Ingelesez) Schiavone, Michael. «Biography: Gaetano Pace Forno» Times of Malta 2023-09-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  2. a b c d e f (Ingelesez) «Archbishop Gaetano Pace-Forno, O.E.S.A.» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  3. (Malteraz) «Parroċċa tal-Ħamrun – San Gejtanu» L-Arċidjoċesi ta' Malta (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  4. (Ingelesez) Scerri, John. «St. Cajetan Parish Church» Hamrun jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-04-06) (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
  5. (Malteraz) Gatt, Josef. (2017). L-Isqof Gaetano Pace Forno. Ħamrun: Ħamrun Local Council (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]