Galia Zisalpinoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galiako tribuak K.a. 58. urtean
Italiako Galiako tribuak

Galia Zisalpinoa Antzinatean Europako mendebaldean egon zen Galia eskualdeko zati bat izan zen. Galiak, gaur egun Frantzia, Belgika, Italia, mendebaldeko Suitza, eta Herbehereetako zein Alemaniako zatiak hartzen zituen.

Erromatarrek, edozein modutan ere, kokapen geografikoaren arabera Galia bat baino gehiago bereizten zituzten: hasierako bereizketa nagusian, Italia iparraldeko eremutik Alpe mendietara arte (igaro gabe), Galia Zisalpinoa zen; eta Alpeetatik beste aldera, Galia Transalpinoa zen. Julio Zesarren garairako erromatarrek beste lurralde batzuk ere konkistatu zituzten, eta Galia Comata ere bereizten zuten.

Galia Zisalpinoa bestelako izenez ere ezagutu izan da, hala nola "Galia Italikoa", "Galia citerior" eta "Galia togata". Arno (Arnus) eta Rubikon ibaietatik iparralderako lurrak ziren Galia Zisalpinokoak. Po ibaiak eskualdea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du, eremuen banalerro naturala. Sasoi hartan banaketa hori oso garrantzitsua zen, ibaiaren alde bateko eta besteko biztanleek alde handiak zituztenez gero.

Esate baterako, hegoaldekoak, Galia zispadanakoak, oso erromanizazio sakona zuten, baita zuzenbidez ere, erromatarren moduko eskubideekin. Iparraldekoak, ostera, Galia transpadanakoak, artean oraindik ez zuten ia erromanizaziorik jasan: zeltak ziren batez ere; I. mendean bakarrik Aquileak eta Cremonak zeuzkaten erromatarren eskubideak. Hizkuntzaz ere, euren jatorrizkoak zerabiltzaten; latina bigarren hizkuntza zen. Nolanahi ere, Galia Zisalpinokoek ez zuten erromatarrekin bat egiten orokorrean; erromatarren armadarako ere ez zuten parte hartzen, esate baterako. Galia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galia Zisalpinoa Aldatu lotura Wikidatan