Po

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Po
Torino-po.jpg
Turin inguruan
Kokapena Italia
Luzera 652 km
Arroa 71.000 km²
Emaria 1.540 m³/s
Iturburua Monviso, Alpeak (2.022 m)
Ibai ahoa Itsaso Adriatikoa (Mediterraneoa)
LocationPoRiver.PNG

Po[1] Italiako ibai nagusia da, luzeran (652 km), emarian (10 300 m³/s Pontelagoscuro herrian) eta arroan (71 057 km², hots Italiaren laurdena). Po ibaiak 141 ibaiadar ditu.

Turin, Cremona eta Piacenza hiri nagusiak zeharkatzen ditu. Berez, arroak 3.200 udalerri eta sei eskualde hartzen ditu: Piemonte, Aostako Harana, Lombardia, Veneto, Emilia-Romagna eta Trentino-Adige Garaia. Eskualde hauek dira Italiako aberatsenak eta populatuenak, 16 milioi biztanlerekin. Estatuko ekonomiaren giltzarria da, BPGren %40, industriaren %37, enpleguaren %46 eta argindar kontsumoaren %48.

Mediterraneo itsasoan amaitzen da.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek Padus izena eman zioten latinez, iturburuan omen zeuden pinu mota ugari batetik eratorria. Hortik dator Pianura padana izendapena. Eta horregatik Padania izen politikoa, Lega Nord alderdiak Italiako iparralde aberatsa izendatzeko erabilia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Po