Ardo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau edariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Arno (argipena).
Ardo beltza.
Ardo zuria.

Ardoa edo arnoa (Ipar.) (aitzineuskaraz *ardano[1]) mahats zukuaren edo muztioaren hartzidura alkoholikoaren ondorioz sortzen den alkoholdun edaria da.

Ardo zuria, gorria eta beltza dira hiru ardo mota nagusi ezberdinak, eta enologia da edari hau aztertzen duen zientzia.

Eduki-taula

[aldatu] Euskal Herriko ardoak

Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko ardoak
  • Errioxako ardoa:
    • beltza: Tempranillo, Graciano, Mazuelo, Malvasia, Garnatxa mahats motak.
    • gorria: Garnatxa
    • zuria: Viura.
  • Irulegiko arnoa:
    • beltza eta gorria: Bordelesa, Axeria eta Cabernet Sauvignon mahats motak.
    • zuria: Xuri Zerratia (Hondarribi Zuri Zerratia) eta Ixiriota (Izkiriota)
  • Nafarroako ardoa:
    • beltza: Cabernet Sauvignon, Syrah, Merlot, Tempranillo, Garnatxa mahats motak.
    • gorria: Garnatxa
    • zuria: Chardonnay.
  • Txakolina: (Getariakoa, Bizkaikoa eta Arabakoa)
    • zuria: Hondarribi zuri eta Mune Mahatsa (baita ere Hondarribi zuri zerratia, Izkiriota, Izkiriota Ttipia, Sauvignon blanc, Riesling eta Chardonnay)
    • beltza: Hondarribi beltza

[aldatu] Mundukoak

Iberiar penintsulan tradizionalki eta gaur egun ere oso ardo preziatuak egin izan dituzte, ardo beltza Mediterranear dietan oso garrantzitsua da. Errioxako ardoa mundu mailan ezagunenetarikoa da, Errioxako Autonomia Erkidegoan, Arabar Errioxan eta Lizarrako merindadean egindakoa. Bestela, Galizian oso ezagunak dira Ribeiro eta Albariño motakoak, eta Portugalen vinho verde delakoa. Ipar-ekialdean, Kataluniako ardoen artean Penedesekoa dugu azpimarratzekoa.

Frantzian ere mundu mailan arras ezagunak diren ardoak ekoizten dituzte, Bordelekoa besteak beste.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.

[aldatu] Kanpo loturak



Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak