Galietako Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Galietako Inperioa (latinez Imperium Galliarum) Erromatar Inperioaren historian, Hispania, Germania, Britania eta Galia probintziek osatu zuten Inperio bat izan zen. Inperio honetako lehen erregea, Postumo izan zen. Ordu arte, Inperio osoa, Hispaniatik Judeara, erabat batuta egon zen, baina aipaturiko Postumok berak, aurreko lau probintziak Inperiotik atera zituen, Galietako Inperioa osatzeko, Erromatar Inperioko Enperadorearen agintetik at geratuz. Inperioaren lehen zatiketa hau, Valeriano enperadore zelarik gertatu zen.

Enperadoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galietako Inperio honen lehen enperadorea, aipaturiko Postumo izan zen, 259. urtetik, 268. urterarte. 260. urtean, Valeriano Enperadorea, pertsa sasanidarren eskuetan erori zen, eta, ordutik aurrera, bere seme Galieno arduratu zen Erromatar Inperioa gobernatzeaz. Bere egitekoen artean, Galietako Inperioa Erromatar Inperioarentzat berreskuratzea zen, baina, bere erreinualdiak iraun zuen garaian, ez zuen bere xedea lortu. 268. urtean hil zen, Postumoren urte berean.

Bigarrena, Marco Aurelio Mario izan zen. Honek, 268. urtean gobernatu zuen Galietako Inperioa, bere soldaduek hil zuten arte.

Hirugarrena, 268. urtean ere, edo agian 269.ean, hori ez dago oso argi, Viktorino izan zen, eta bi urtez izan zen Galietako Inperioko Enperadore. Urte hontan, eta 270. urterarte, Erromatar Inperioko enperadorea, Klaudio II.a Gotikoa izan zen. Saiakera handiak egin zituen, Galietako Inperioa Erromatar Inperioarentzat berreskuratzeko. Garaipen asko lortu zituen, baina, izurrite baten ondorioz, 270. urtean hil zen, Galietako Inperioa botere zentralarentzat oraindik berreskuratu gabe. Halere, Hispania behintzat, berreskuratu ahal izan zuen, 269. urtean.

Laugarrena, eta azkena, Tetriko I.a izan zen. Bere seme Tetriko II.arekin batera gobernatu zuen Galietako Inperioa, 271. urtetik, 274. urterarte. Urte hontan, Galietako Inperioa Erromatarrarentzat berreskuratu ahal izan zuen Aureliano enperadoreak, hau izan baitzen Klaudio II.aren ondorengoa erromatar Inperioaren tronuan, 270. urtetik, 275. urterarte.