Klaudio Gotiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Klaudio Gotiko

Klaudio Gotiko, latinez Marcus Aurelius Claudius Gothicus (214ko maiatzaren 10 - 270eko urtarrila), erromatar enperadorea izan zen 268tik hil zen arte.

Haren jatorria ez dago garbirik. 268ko irailean godoak garaitu zituen jeneral erromatarra zen Klaudio. Hilabete horretan ere tronua eskuratu zuen, Galieno, aurreko enperadorea, egoera ezezagunetan hil baitzen. Klaudiok, halere, boterea eskuratutakoan, Galienoren familia bizirik utzi zuen. Erromako etsaiekin ez zen hain errukior. Hori zela eta, ospe handia lortu zuen.

Agintean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai horietan, Erromatar Inperioa arrisku bizian zegoen. Latzena godoen inbasioa izan zen. Haien kontra, garaipen handiena eskuratu zuen. Erromako kondairan handienetako bat. Enperadore izatekoa zen Aurelianorekin batera zalditeria gotikoa suntsitu zuen Naissus batailan. Gotiko goitizena jaso zuen horregatik. Godoak Danubioren bestaldera eraman zituen, eta mende bat beranduago arte ez zuten berriro arazorik eman.

Aldi berean, beste germaniar batzuek, alamaniarrek, Alpeak zeharkatu zituzten. Benacus lakuko batailan garaitu zituen Klaudiok. Hortik Inperio Galiko eraso zuen. Hispania eta Rodano ibaiaren gaineko kontrola berreskuratu zuen. Lortutako garaipenek Aurelianoren Inperio Galiko bukaerara eraman zuten.

Nolanahi ere, Klaudiok ezin izan zituen galdutako lur guztiak berreskuratu. Vanadalarren kontrako kanpaina prestatzen ari zela, izurrite batek hil zuen 270ko urtarrilean. Zendu baino lehen Aureliano izendatu zuen enperadore, nahiz eta Kintilo anaiak bolada batez boterea hartu zuen.

Erromako Senatuak jainkotu zuen Klaudio, III. mendeko bakanetako bat.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klaudio Gotiko Aldatu lotura Wikidatan