Galtzerdi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galtzerdi beltzak

Galtzerdia hanka belauneraino edota izterreraino estaltzen duen jantzia da. Eskuarki ehun sintetikoaz egina dago, esaterako nylonez edo licraz, baina beste material batzuez egina egon daiteke, zetaz adibidez. Galtzerdiek galtzari izeneko zinta bat daramate goiko atalean galtzerdia eror ez dadin.

Gaur egun, bere erabilerak nabarmen egin du behera galtzerdi luzeengatik. Azken hauek janzteko erosoagoak eta errezagoak dira eta horrez gain, hotzetik gehiago babesten dute galtzerdiek baino. Halaber, galtzerdi luzeek ez dute galtzari-eustekoen beharrik, nahiz eta galtzerdi batzuk ere, bakarrik eusten diotelako hankari.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, galtzerdiak zetazkoak ziren, baina nylona asmatu zenean eta Lehen Mundu Gerran zehar Japoniako zetaren hornikuntza eten zenean, nylona erabiltzen hasi zen. Hala ere, nylonezko galtzerdiek ez zuten luzaro iraun, Bigarren Mundu Gerran zehar nylonaren ekoizpena paraxutak egiteko erabili baitzen.

1950eko hamarkadan Wolford enpresa austriarrak josturarik gabeko galtzerdiak egiten hasi zen. Hala ere, gaur egun, josturadun galtzerdi modelo batzuk egiten jarraitzen dira estetikazko arrazoiengatik.

Galtzerdi motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Saredun galtzerdiak: Sare formadun galtzerdiak dira.
  • Josturadun galtzerdiak: Gaur egun, galtzerdiek ez dute josturen beharrik. Galtzerdi batzuei jostura jartzen diete estetikagatik.
  • Galtzerdi kubatarrak: jostura eta oinazpian errefortzua duten galtzerdiei esaten zaie.
  • Udarako galtzerdiak: Bero gutxiago ematen duten galtzerdiak.
  • Galtzerdi termikoak: Bero gehiago ematen duten galtzerdiak.
  • Minigaltzerdiak: Galtzetin baten tamainako galtzerdiak dira.
  • Enboliaren aurkako galtzerdiak: enboloen eta tronboen sorrera prebenitzeko.
  • Eusledun galtzerdiak: Galtzari-eustekoen beharrik ez duten galtzerdiak dira. Silikonazko galtzaria daukate beren kabuz eusteko.
  • Parpailadun galtzerdiak
  • Galtzerdi luzea edo pantia: Hanka gerriraino estaltzen du. Pieza batekoa da.
  • Leotardoak: pantiak bezala dira, baina ehuna lodiagoa daukate.
  • Galtzerdi batzuk bodyarekin bateratzen dira. Jantzi horiei bodystocking esaten zaie.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galtzerdi Aldatu lotura Wikidatan