Garai Latzak
1854ko apirilaren 3ko Household Words aldizkariko atalak. |
||
| Egilea | Charles Dickens (1854) | |
| Generoa | Eleberria, gizarte kritika | |
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Hard Times - For These Times | |
| Urtea | 1854ko apirilaren 3a eta abuztuaren 12a bitartean | |
| Jatorrizko hizkuntza | Ingelesa | |
| Argitaratzailea | Bradbury & Evans (1854ko apirilaren 3a eta abuztuaren 12a bitartean) | |
| Herrialdea | ||
| Euskaraz | ||
| Izenburua | Garai Latzak - Garai Hauetarako | |
| Itzultzailea | Javi Cillero Goiriastuena | |
| Argitaratzailea | Ibaizabal (1994) | |
| Bilduma | Literatura Unibertsala | |
| Orrialdeak | 369 | |
| ISBN | ISBN 9788479925710 | |
Garai Latzak (jatorrizko ingelesezko izenburua Hard Times - For These Times, euskaraz Garai Latzak - Garai Hauetarako) 1854an Charles Dickens ingeles idazleak idatzitako eleberri eta kritika soziala da.
Eduki-taula |
Argumentua[aldatu]
Eleberria Dickensen gainontzeko eleberriak ez bezala, ez dago ez Londres hiriburuan ez eta bere inguruetan girotuta, hau Dickensen eleberrietan guztiz ezohikoa delarik. Eleberri hau kokatzen den hiriaren izena Coke da (euskaraz Koke), hau Viktoriar Aroko Ingalaterrako iparraldeko hiri bat da. Hiriaren deskribapena kontutan harturik, Preston hiria dela uste da.
Garai hartako ikuspuntua bi ikuspegi ezberdinetatik ematen zaigu: bata proletariotzaren ikuspuntua da, honek lana bizimodu eredu bakarra dela uste du, («gainera bizirauteko beharrezkoa zaie»), eta goi klasearen ikuspuntua, honek lantegiak kontrolatu eta langileak baldintza kaxkarretan mantentzen ditu. Beste bizimodu bat ere erakusten zaigu: zirkuko jendearena, hauen bizimodua aurretik aipatutako bi taldeetatik at dago. Dickensek guzti hau ironiarekin erakustarazten digu, bere idazlanaren azken orrialdeetara iritsi arteraino ez du gizartearen kritika garbirik aipatzen.
Pertsonaia nagusiak[aldatu]
- Thomas Gradgrind
- Josiah Bounderby
- Louisa Gradgrind
- Cecilia Jupe (Ceci)
- Tom Grandgrind Jr.
- Stephen Blackpool
Euskarazko itzulpena[aldatu]
- Garai Latzak (Hard Times: For These Times), Literatura Unibertsala Bilduma, 42. zk., Ibaizabal argitaletxea, 1994. Itzulpena: Javi Cillero.
Kanpo loturak[aldatu]