Gattaca

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:37, 22 urtarrila 2016

Gattaca 1997ko Andrew Niccol zeelanda berriar zinema zuzendari eta ekoizlearen zientzia-fikziozko filma bat da. Ethan Hawke, Uma Thurman eta Jude Law aktoreek antzeztu zuten.

Izenburua ADNaren lau base nukleikoak diren guanina, adenina, timina eta zitosinaren ingelesezko lehen hizkien elkarketan oinarritua dago.

1997ko Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria eta Jatorrizko gidoi onenaren Urrezko Globoaren izendapenak jaso zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Etorkizunean haur gehienak in vitro ernalketa eta hautaketa genetiko bidez jaio ohi dira. Vincent (Ethan Hawke) modu naturalean jaiotako azken haurretako bat denez, bihotz arazo batekin jaio eta medikuek hogeitamar urte inguruko bizi itxaropena emango diote. Helbarritutzat jotzen dutenez, lanik desatseginak egitera derrigortua dago. Aldiz, bere anai Antonek (Loren Dean) ondorengotza genetiko bikaina jaso duenez aukerez beteriko bizimodua darama. Ume-umetatik, Vincentek espaziora bidaiatzea amets egiten du, baina inoiz hautatua ez dela izango badaki. Urte dexentez mota guztietako lanak burutuko ditu, egun batez gizon batek elitearen kide iateko gakoa emango diolarik: istripu baten ondorioz mugitu ezinik gelditu den Jerome (Jude Law) kirolaria ordekatzea. Modu honetan, Vincent gaztea Gattaca korporazioa izeneko industria airespazialean sartuko da, Titan misioa burutzeko hautatua izan dadin. Hasiera batean Jeromen laguntzaz dena ongi joango da, baina norbaitek proiektuaren zuzendaria erailtzean (Gore Vidal) eta ikerketa aurrera doan einean Vincenten egitasmoa kolokan jarriko da.

Aktoreak

Kanpo loturak