Gaubeako leizeak

Koordenatuak: 42°52′20″N 3°10′00″W / 42.8722°N 3.1667°W / 42.8722; -3.1667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaubeako leizeak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGaubea
Koordenatuak42°52′20″N 3°10′00″W / 42.8722°N 3.1667°W / 42.8722; -3.1667
Map
Historia eta erabilera
IrekieraVII. mendea

Gaubeako leizeak Gaubeako udalerriko hainbat herritan sakabanaturik dauden haitzulo artifizialak dira eta, antza denez, ermitau-komunitateek bizitoki moduan erabiltzen zituzten[1]. Araba mendebaldean kokaturik daude. Ezagunenak Corron, Pinedon, Tobillasen eta San Martín de Valparaíson (Uribarri Gaubea) daudenak dira, baina guztira 16 haitzulo ezagutzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

V eta VI mendeen artean hainbat monjek elizaren jerarkiari uko egin eta mendialdea bilatu zuten kristau fedea aurkitu nahian eta inguruko haitzak zulatuz komunitate txikiak eratu zituzten. Gaubean dauden leizeek 9 kilometroko ibilbidea osatzen dute[1].

Leizeen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tobazko haitzak errazak dira zulatzen eta ateak eta leihoak egiteaz gain hilobiak ere zulatu zituzten. Horrela beraz hiru motatako haitzuloak aurkitzen dira[1]:

  • Bizilekuak: gela bakarreko haitzuloak dira eta tamaina txikia dute.
  • Tenpluak: handiagoak dira eta hainbat gela izaten dituzte, bakoitzak zeregin espezifikoa duelarik.
  • Nekropoliak: Haitzuloen zoruetan hilobiak agertzen dira.

Leize aipagarrienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santiago haitza (Pinedo)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinedo herritik 15 minutu oinez ibilita iristen da bertara. La Peña de Santiago izeneko haitz bakar batean bi solairutan banaturiko sei haitzulo aurkitzen dira. Adituek diotenez azpiko solairua bizitokia zen eta gainekoak erlijio funtzioa zuen[2]. Harkaitzak onddo itxura du. Azpian hiru hilobi antropomorfo aurkitu dira.

Leizearen inguruan Santiago Apostoluaren baseliza kokatu zen eta XVIII. menderarte erabili izan zen[3].

Mairuen haitzuloak (Corro)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Corroko mairuen haitzulo barruan hainbat hilobi daude.

Mairuen haitzuloak izenaz ezagutzen dira eta Corro herritik aparte daude, hegoaldean. Basoak inguratzen ditu eta dauden haitzulo guztietatik handienak bertan ikusten dira. Bi harkaitz daude bata bestearen alboan; azpiko harkaitzean tenplua dago eta gainekoan nekropolisa. Azpiko leizean Joan deunaren aldeko kultoa XVIII. menderarte mantendu zen[4][3].

Corron bertan Santa Olallako nekropolisa ere aurkitzen da. IX eta XI. mendeen artean harkaitz batean zulaturiko hilobi antropomorfoek osatzen dute. Santa Olallaren omenezko baseliza izango zela bertan, baina ez da arrastorik aurkitu oraingoz[3].

Eremitorioak (Tobillas)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan bizi ziren ermitauen ondorioz Eremitorio izena hartzen dute eta hauek ere mendian daude eta haitzuloen artean soilenak dira. Tobillas herriaren jatorria hemen dagoela pentsatzen da, izenak berak toba haitzari egiten baitio erreferentzia. 828 urtean Durruma eliza eraiki zen Tobillasen, Arabako zaharrena kontsideratzen dena[3].

San Martin del Valparaíso (Uribarri Gaubea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uribarri Gaubea herritik ordu erdi ibilian joanez gero labar ingurune honetara iristen da eta bertan 30 hilobi inguru hartzen dituen nekropolisa aurkitzen da[5]. Haitzean mechinales deritzen zuloak aurkitzen dira, sabaia egiteko egurrezko habeak kokatzeko erabiltzen zirenak[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Cuevas de Valdegovía, las cuevas eremíticas de Araba.» Turismo País Vasco 2020-03-03 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
  2. (Gaztelaniaz) Aparicio, Javier Iglesia. (2020-01-08). «Historia del Condado de Castilla - Eremitorio de Santiago en Pinedo, Valdegovía» Historia del Condado de Castilla (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) «Cuevas ermíticas de VALDEGOVÍA: Iglesias, tumbas y ermitaños» Tierras Insólitas | Relatando nuestros viajes 2017-06-13 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
  4. (Gaztelaniaz) «CUEVAS DE LOS MOROS –CORRO- (ÁLAVA)» NECRÓPOLIS MEDIEVALES excavadas en la roca 2009-08-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
  5. (Gaztelaniaz) Valpuesta. (2009-03-12). «San Martín de Valparaíso» Valpuesta. (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]