Gaubea
|
Gaubea |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Valdegovía / Gaubea |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Añanako Kuadrilla |
| Alkatea | Juan Carlos Ramírez-Escudero (EAJ) |
| Herritarra | gobiarandar |
| Koordenatuak | 42°51′N 3°6′W / 42.85°N 3.1°W |
| Eremua | 244,06 km2 |
| Garaiera | 552-1.184 m |
| Distantzia | 42 km Gasteiza |
| Posta kodea | 01.426-01.427 |
| Biztanleria | 1.098 bizt (2011) |
| Dentsitatea | 4,5 bizt/km² |
| http://www.valdegovia.com/ | |
- Artikulu hau udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Gaubea (argipena).
Gaubea[1] (ofizialki Valdegovía / Gaubea) Arabako mendebaldean dagoen udalerria da, Añanako Kuadrilla barnekoa. Gasteiztik 42 bat kilometrora dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Udalerria izendatzeko Gobiaran erabili izan da, gaztelaniazko Valdegovíatik sortutako izena. Baina udalak euskarazko izen ofizialtzat Gaubea onartu zuen, gaztelaniaz, berriz, Valdegovía.
[aldatu] Geografia
Erliebe menditsua du Gaubeak, 552 eta 1.184 metro arteko garaiekin. Bertako mendirik ezagunena Gaubea mendia da, Karria haitza ere deitua, 1.130 metrokoa, haran osoari izena ematen diona. Omecillo ibaiak zeharkatzen du udalerria, Ebro ibaiaren ibaiadarra dena. Puron errekak ere igarotzen du Gaubea, Ribera herritik gertu arroil eder bat sortuz.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Burgosko Junta de San Martin de Losa, Junta de Villalba de Losa eta Berberana.
- Hegoaldean: Burgosko San Zadornil, Valle de Tobalina, Bozoo, Santa Gadea del Cid eta Berberana.
- Ekialdean: Lantaron, Erriberagoitia, Añana eta Kuartango.
- Mendebaldean: Valderejo eta Burgosko San Zadornil eta San Pantaleon de Losa.
[aldatu] Historia
Leize artifizial ugari dago Gaubean, bereziki Barrio, Pinedo, Boveda eta Riberan. Haien ingurumarietan historiaurreko aztarna interesgarri anitz topatu da, Brontze Arotik Goi Erdi Arora arte zabaltzen omen direnak.
Erromatarren garaian, Autrigoniako mendebaldean izanda, haien eragin handia jaso zuen Gaubeak, Arabako gainontzeko lurraldeek baino handiagoa, behinik behin.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Herri txiki eta kontzeju ugariz osatua dago, haren hiriburua Uribarri Gaubea da. Herrien zerrenda honakoa da:
- Astulez
- Acebedo
- Bachicabo
- Barrio
- Basabe
- Boveda
- Corro
- Espejo
- Fresneda
- Uribarri Gaubea (udalerriko herriburua)
- Ginea
- Gurendes
- Karanka
- Karkamu
- Mioma
- Nograro
- Osma
- Pinedo
- Quejo
- Kintanilla
- Tobillas
- Tuesta
- Valderejo (Lahoz, Lalastra, Ribera —hustua— eta Villamardones herriek osatua; 1966 arte haran honek berezko udalerria izan zuen)
- Valluerca
- Villamaderne (eta Bellojín, Villamaderneko kontzejuko herria)
- Villanañe
Karkamu, Fresneda eta Ginea 1927 arte Lacozmonte desagertutako udalerrian zeuden. Aldiz, 1947an Alcedo herria Gaubeatik Bergonda udalerrira pasatu zen. Villanañek bere udalerria izan zuen, Bellojín ere hartzen zuena, 1841 eta 1923 artean.
[aldatu] Demografia
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.966 | 2.923 | 2.991 | 2.809 | 3.410 | 3.342 | 2.949 | 2.410 | 1.456 | 980 | 793 | 952 | 1.076 |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntza
Gaubeako lurretan euskaraz mintzo zirela argi uzten dute bertako toponimoek, besteak beste, Astulez, Basabe, Karria, Anderexo edo Karanka izenek.[erreferentzia behar]
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Valderejoko Natur Parkea
- Angostoko santutegia
- Baronatarren dorretxea, Villanañe herrian.
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza, Tuesta herrian.
- Solapeña errota, Corron.
- Kobazulo eremitikoak edo haitzulo artifizialak. 12 bat daude haran osoan. Ezagunenetakoak Corrokoak dira.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Gaubeako Udalaren webgunea.
- (Gaztelaniaz) «Valdegobía», Auñamendi entziklopedia.
| Gaubeako herriak | ||
|---|---|---|
|
Acebedo • Astúlez • Bachicabo • Barrio • Basabe • Bóveda • Corro • Espejo • Fresneda • Ginea • Gurendes • Karanka • Karkamu • Mioma • Nograro • Osma • Pinedo • Quejo • Quintanilla • Tobillas • Tuesta • Uribarri Gaubea • Valderejo (Lahoz, Lalastra, Ribera, Villamardones) • Valluerca • Villamaderne (Bellojín) • Villanañe |
||
|
|||||||||||