Gauzazko diru

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gauzazko dirua gauza edo merkantzia batez osatutako dirua da, gauza horren balioa duena. Gauzazko diru bihurtzen diren objektuek balioa dute berez eta balio horren pareko balioa dute diru gisa erabiltzen direnean.

Historian zehar hainbat merkantzia erabili izan dira diru modura: urrea, zilarra, kobrea, gatza, piperrautsa, tea, gerriko apainduak, maskorrak, drogak, zeta eta abar. Elementu horiek neurtutako balioarekin edo antzemandako balioarekin erabili izan dira, zenbaitetan batzuk besteekin konparatuta, ondasunak baloratzeko edo prezioa ezartzen sistema desberdinetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.