General Vintter/Palena aintzira

Koordenatuak: 43°56′40″S 71°40′57″W / 43.944412°S 71.682493°W / -43.944412; -71.682493
Wikipedia, Entziklopedia askea
General Vintter/Palena aintzira
Datu orokorrak
Garaiera860 m
Motaaintzira
Azalera135 km²
Geografia
Map
Koordenatuak43°56′40″S 71°40′57″W / 43.944412°S 71.682493°W / -43.944412; -71.682493
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaChubut
Hidrografia
HustubideaCarrenleufú/Palena ibaia
Arro hidrografikoaPalena Basin (en) Itzuli

General Vintter aintzira edo Palena aintzira, Andeetan, Argentina eta Txile artean, dagoen aintzira da. Argentinan General Vintteredo General La Paz izena ematen zaio eta Txilen Palena esaten zaio, ondoan duen Palena hiriarengatik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura luzea du eta 135 km²-ko azalera hartzen du, hauetatik 83,8 km² Argentinan eta gainerako 51,2 km² Txilen dago. Andeetan 860 metrotako altueran glaziarrek sorturiko aintzira da.

Huemul eta Hielo errekek betetzen dute aintzira eta Carrenleufú/Palena ibaiak hustutzen du, hasieran ekialderantz eta iparralderantz joz bira egiten du Txile aldera, izena ematen dion Palena hirira. Azkenean Ozeano Barean itsasoratzen da.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ortzadar amuarrainaren eta Salvelinus fontinalis arrainaren arrantzak[1] turista ugari erakartzen ditu Vintter aintzirara. Horretaz gain inguruko mendietan trekkingak egiteko toki estimatua da[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Lake Vintter» globalflyfisher.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Laguna Rosario, lago Vintter y río Corcovado» Welcome Argentina (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]