George Armstrong Custer

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:49, 22 urtarrila 2016
George Armstrong Custer
George Armstrong Custer
Custer ofizialaren irudia.
Datu pertsonalak
Jaio 1839ko abenduaren 5a
Ameriketako Estatu Batuak New Rumley, Ohio (Estatu Batuak)
Hil 1876ko ekainaren 25a
Ameriketako Estatu Batuak Little Big Horngo gudua, Montana (Estatu Batuak)

George Armstrong Custer (1839ko abenduaren 5a, New Rumley, Ohio - 1876ko ekainaren 25a, Little Big Horngo gudua, Montana) Ameriketako Estatu Batuetako Armadako zalditeriako ofizial bat izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan nahiz Indiar Gerretan parte hartu zuen.

Militar harroputza eta handi-mandia omen zen. Haren etsaiek diotenez, bere burua goratu zalea zen. Gainera, bere buruzagien aginduak ez bete eta bere kaxara jardutea gustatzen zitzaion. Halere, garaiko estatubatuar gizartean heroi eta martirien pare jarri zuten.

1876ko ekainaren 25ean Little Big Horngo guduan bera eta bere Zalditeriako 7. Erregimentuko 210 gizon Zaldi Eroren agindupeko indiar gudarosteak erasotuta hil ziren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Armstrong Custer Aldatu lotura Wikidatan