Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ameriketako Estatu Batuetako
Gerra Zibila
Battle of Gettysburg, by Currier and Ives.png
1863ko uztailaren 1a eta 3a bitartean
jazo zen Gettysburgeko gudua.
Data 1861ko apirilaren 12a1864ko apirilaren 19a (su etena)
Lekua Nagusiki Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldeko estatuak
Emaitza Batasunaren Garaipena eta Konfederazioaren porrota. Washington hiriko Gobernu Federalari botere gehiago eman zitzaion eta Estatu Batuetatik esklabutza abolitu zen.
Gudulariak
US flag 34 stars.svg
Ameriketako Estatu Batuak
(Batasuna)
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg
Ameriketako Estatu Konfederatuak
(«Konfederazioa»)
Buruzagiak
US flag 34 stars.svg Abraham Lincoln

US flag 34 stars.svg Ulysses S. Grant
US flag 34 stars.svg William Tecumseh Sherman
US flag 34 stars.svg Philip Sheridan
US flag 34 stars.svg Winfield Scott
US flag 34 stars.svg George B. McClellan
US flag 34 stars.svg Henry Wager Halleck
US flag 34 stars.svg Gideon Welles

Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg Jefferson Davis
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg Robert E. Lee
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg James Longstreet
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg Stonewall Jackson
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg P.G.T. Beauregard
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg Joseph E. Johnston
Confederate National Flag since Mar 4 1865.svg Stephen Mallory
Indarrak
2.200.000 gudari 1.064.000 gudari
Galerak
Borrokan hildakoak: 110.000
Guztira hildakoak:
360.000
Zaurituak:
275.200
Borrokan hildakoak:
93.000
Guztira hildakoak:
260.000
Zaurituak:
137.000

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean (ingelesez American Civil War edota War Between the States izenez deitua) 1861 eta 1864 bitartean Ameriketako Estatu Batuetan jazo zen gerra zibil bat izan zen. Hegoaldeko Estatu Batuetako esklabotzaren aldeko 11 estatuk Estatu Batuetatik banandu eta Ameriketako Estatu Konfederatuak edo Konfederazioa sortu zuten, honen hiriburua Richmond aukeratu eta presidentea berriz Jefferson Davis izan zen. Konfederazioa Batasunaren aurka borrokatu zen, azken honek Estatu Aske guztien (hauetan esklabotza abolituta zegoen) eta esklabotzaren aldeko bost estatuen babesa jaso zuen (azken hauek Border States edo Mugako Estatuak izena jaso zuten).

1860eko Presidentziarako Hauteskundeetan Alderdi Errepublikarrak Abraham Lincolnen gidaritzapean jada esklabotza ezarrita zegoen estatuetatik kanpo burutu zahi zen hedapenaren aurkako kanpaina egina zuen. Hauteskunde hauetan jazotako errepublikar garaipenari erantzun nahirik, 1861eko martxoaren 4an Lincolnek presidente kargua hartu aurretik Hegoaldeko zazpi estatuk Estatu Batuetatik banandu egin ziren. Bai gobernua uztera zihoan James Buchanan presidentearen administraritzak, zein gobernura sartzera zihoan Lincolnen administrazioak ere bereizpen edo sezesio hau legez kanpokotzat hartu eta matxinadatzat jo zuten. Une hartan beste hainbat estatu esklabistek sezesio edo banaketa deialdiari ezezkoa eman zioten.

Gatazka 1861eko apirilaren 12an indar konfederatuek Hegoaldeko Karolina estatuan dagoen Fort Sumter gotorlekua erasotu zutenean hasi zen. Lincolnek jabego federal hau berreskuratzeko asmoz estatu bakoitzeko boluntarios osatutako gudaroste bati deia luzatuz erantzun zuen. Honek esklabutzaren aldeko beste lau estatuen sezesio aldarrikapenak ekarri zituen. Bi aldeek gudarosteak osatu zituzten, eta Batasunak gerra hasieran mugako estatuen kontrola bereganatu eta itsas blokeo bat ezarri zuen. 1862ko iraileko Lincolnen Emantzipazio Aldarrikapenak Hegoaldeko esklabotza desagertaraztea gerra arrazoi bilakatu[1] eta britainiarrei gerra hartan sartzeko asmoa burutik kendu zien.[2]

Robert E. Lee komandante konfederatuak ekialdean hainbat gudu irabazi zituen, baina 1863an Gettysburgeko guduan jasandako galera latzen ondorioz bere iparralderako aurrerakada bertan behera gelditu zen. Mendebaldean, Batasunak Mississippi ibaiaren kontrola bereganatu eta Konfederazioa bitan banatzea lortu zuen. Denbora igaro hala, Batasunak bere gizon eta material kopuruan zuen abantailari etekina ateratzen hasi zen, horregatik 1864. urterako Ulises S. Grantek Leeren aurkako ahultze borrokak erabili zituen. Bien bitartean, Batasunaren aldeko William Tecumseh Sherman jeneralak Atlanta hiria bereganatu eta itsaso aldera zuzendu zen. 1865eko apirilaren 9an Appomattox Court Houseko guduan Lee Granti errenditu zitzaionean Konfederazioaren erresistentzia bere hartan amaitu zen.

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra zibila lehenbiziko benetako gerra industrialetako bat izan zen. Trenbideak, baporeontziak, eta kopuru handitan ekoiztutako armak ugari erabili ziren. Shermanek Georgian erabateko gerra edo gerra totalaren praktikak martxan jarri zituen, eta Petersburgh inguruan burututako trintxera edo luebaki guduak Lehen Mundu Gerran gertatuko zenaren aurrekariak izan ziren. Estatu Batuetako gerrarik hilkorrena izaten jarraitzen du, bere ondorioz 620.000 gudari hil eta zehaztu gabeko zibil kopurua ere hil zen. Iparraldeko 20 eta 45 urte arteko gizonen %10a hil zen, eta Hegoaldeko 18 eta 40 urte arteko gizon zurien %30a. Iparraldearentzat garaipenak Konfederazioa eta Estatu Batuetako esklabotzaren amaiera suposatu zuen, era berean, baita gobernu federalaren paperaren indartzea ere. Gerra honen ondorengo gizarte, politika, ekonomia eta arraza arazoek 1877. urterarte luzatu zen berreraikitzean modu erabakikorran eragin zuten.

Gerraren zergatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuetako historia
Great Seal of the United States (obverse).svg
Pertsonaia garrantzitsuak

Estatu Batuetako mugimendu abolizionistaren jatorria Independetzia Aldarrikapenean dago. 1987ko Ipar-Mendebaldeko Araubidearen arabera Ipar-Mendebaldeko Lurraldean esklabotza debekatuta zegoen. 1804ean Iparraldeko estatu guztiek esklabotza ezeztatzeko legeak onartu zituzten. 1808an Kongresuak afrikar esklaboen salerosketa debekatu zuen, halere Hegoalde sakoneko estatu berrietan esklabotza zabalduz edo areagotuz joan zen. Mason–Dixon Lerroak Batasuna Iparraldea (esklaboak libre ziren lekuak) eta Hegoaldean (esklabotza legalki babesten ziren lekuak) banatzen zuen.[3]

Esklabotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abraham Lincoln, Ameriketako Estatu Batuetako hamaseigarren presidentea (18611865).

Eskualde bakoitzean zeuden plantazio eta sezerioarekiko babesaren arteko lotura estua zegoen. Plantazio kontzetrazio gehien zituzten Hegolade Sakoneko estatuak Batasunetik banatzen lehenbizikoak izan ziren. Hegoaldean plantazio gutxien zituzten estatuek, hots, Virginia, Ipar Carolina, Arkansas eta Tennessee estatuek Fort Sumterreko krisiak alde bat edo bestearengatik hautaketa egin zezaten behartuarazi zituen arte banatzeari uko egin zioten. Mugako estatuek oraindik plantazio askoz ere gutxiago zituztenez, Batasuna uztera behin ere ez ziren iritsi.[4][5] Esklaboen jabe ziren familietan bizi ziren hegoaldeko zurien %36,7ko portzetaia ere oso agerikoa zen, hegoaldeko estatuetan %15,9a zen, azken hauen gehiengoa Batasunean mantentzea erabaki zuten. Beltzen %95a Hegoaldean bizi ziren, bertako biztanleriaren heren bat zirelarik, aldiz Iparraldean biztanleriaren %1a besterik ez ziren.[6][7] Horregatik, emantzipazio posible bati Hegoaldean Iparraldean baino beldur gehiago zitzaion.[8]

Missouri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezeztapenaren krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1850eko konpromezua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kansas-Nebraska legea eta Alderdi Demokrataren banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia eta kultura faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazionalismoa eta ohorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lincolnen presidente aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fort Sumterreko gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Fort Sumterreko gudua»

Lincolnen Administrazioak, kargua uztera zihoan Buchananen gobernuak bezala, Fort Sumter lagatzeari uko egin zioten. Fort Sumter Hego Carolina estatuko Charleston hiriko portuaren erdigunean kokatzen zen. Jefferson Davis presidenteak eta bere gabineteak idurikoz, nazio independiente batek ezin zezakeen bere portu garrantzitsuenean atzerritar base militar bat eduki, hortaz, indar kondefederatuek Fort Sumter eraso zezaten agindu zuten. 1861eko apirilaren 12tik 13ra iraun zuen bonbardaketa latz baten ondoren, gotorlekuak amore eman zuen. Orduan Lincolnek gotorleku eta jabego federal hura berreskuratzeko estatuetako 75.000 gudariei dei egin zien. Beren adiskideak ziren hegoaldeko estatuei indarrak eta sarbidea eskeini beharrean, Virginia, Ipar Carolina, Tennessee eta Arkansas estatuek sezesiora batzea erabaki zuten. Honela bada, Iparraldeak eta Hegoaldeak Fort Sumter gerrara deitu eta euren ohore nazionala defendatzeko aitzakitzat erabili zuten. Kentucky estatua bakarrik saiatu zen neutral mantentzen. Berehala herrialde osoko milaka gazte Iparraldeko eta Hegoaldeko gudarosteetan izen ematera joan ziren.

Sezesioaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Carolinako sezesioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sezesioaren negua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konfederazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugako estatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdin ilunez, Batasuneko estatutak.
Urdin argiz, Batasuneko lurraldeak.
Horiz, esklabotza baimentzen zuten Batasuneko estatuak.
Grisez Arkansas, geroago Batasunarekin bat egin zuena.
Marroi ilunez, Konfederatuak.
Marroi argiz, Konfederazioak aldarrikatutako edo menperatutako lurraldeak.

Esklabotzaren aldeko eta aurkako estatuen arteko gatazka zaharra zen. 1820ko Misuriko Hitzarmenaren bidez, 36º 30' ipar latitudean baino iparraldeagoan zeuden estatu berrietan esklabotza debekatu zen. Honela, Senatuan, esklabotzaren aldeko 11 estatu eta beste 11 aurkakoen arteko oreka lortu zen. Alabaina, 1847ko bat egin zuten estatu berriekin, oreka hori apurtu zen. Bi jarrerek lehia eta gatazka konpondu ez zituen konpromiso egoerara egokitu behar izan zuten.

1859rako, 18 estatutan esklabotza debekaturik zegoen, eta, 15etan, baimendua. Orduan, independentziaren aldeko lehenengo aldarria Alabamak 1850ean egin bazuen ere, Hego Carolinak eta Mississippik ezbairik gabe jo zuten independentziaren bila, esklabotza mantentzeko era bakarra zelakoan.

1860ko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparralde eta hegoalderen jarrerak bateraezinak ziren orduko. 1860ko hauteskunde kanpainian, Abraham Lincolnek, Alderdi Errepublikarreko hautagaiak, behar moraltzat jo zuen esklabotza legetik kanpo eramatea. Nahiz eta tokian tokiko gobernuek nahi ez izan, Washington DCko kongresuak hala jokatzeko eskubidea zeukala aldarrikatu zuen.

Lincolnek esklabotza debekatu zuten 18 estatuetan irabazi zituen hauteskundeak, eta, beraz, hurrengo presidente bihurtu zen. Hegoaldekoek presidentetza ez ezik, Epaitegi Gorena ere galdu zuten.

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraindik Lincolnek izendapen ofiziala jaso ez zuelarik, eta Misuri Hitzarmena eraberritzeko proposamena ukatu zen aitzakian, hegoaldeko 7 estatuk (Hego Carolina, Misisipi, Florida, Alabama, Georgia, Luisiana eta Texas) Batasunetik bereiztea erabaki zuten.

Estatu horiek bere burua nazio burujabetzat jo zuten. Amerikako Estatu Konfederatuen konstituzioa 1861eko otsailaren 4an onartu zuten. Honen bidez, hala nahita maila bereko estatuak elkartzen ziren. Halaber, gobernu zentrala ahulagoa zen, ez zegoen Auzitegi Gorenik eta legebiltzar bakarra zeukaten. Sei urterako hautatutako presidenteak ezin izaten zuen agintaldia errepikatu. Esklabotza legezkoa zen, nahiz eta Afrikatik zetozenen sal-erosketa debekatzen zen.

Otsailaren 6an, Jefferson Davis izendatu zuten presidente, eta Alexander Hamilton presidenteordea. Montgomery aukeratu zuten hiriburu lehendabiziz, baina berehala Richmond hobetsi zuten.

Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abraham Lincolnek uste zuen presidentearen beharra Estatuaren batasunari eustea zela, Batasuna haustezina zelakoan. Edozein gatazkak gerra ekar zezakeen, eta, apirilaren 12an, Sunter izeneko fortean, gertatutako txikikeriaren aurrean, Lincolnek Hegoaldeko portuak ixteko deitu zuen. Gerra pizturik zegoen.

Ipar Carolinak eta Arkansasek Konfederatuekin bat egin zuten bitartean, beste estatu batzuek, Kentuckyk edo Delawarek, esaterako, ofizialki gerran ez sartzea debekatu zuten.

Bi alderdien arteko desberdintasuna agerikoa zen, Iparraldea populazio zein botere industrialaren aldetik indartsuagoa baitzen. Nolanahi ere, militarki, Iparraldearen nagusitasuna 1863tik aurrera baino ez zen gauzatu.

Bi fronte osatu ziren Apalatxe mendizerraren bi aldeetan. Ekialdekoan, Konfederatuak nagusitu ziren lehenengo hiru urteetan, nahiz eta Washington hiriburua hartu ezin izan zuten. Itsasoan, ordea, iparraldeak irabazi zuen.

Mendebaldekoan, Misisipi ibaia eta aldameneko estatuak Iparraldearen mende 1863rako geratu ziren. Gettysburg borrokaren ostean (1863ko uztailaren 1-3) gerraren patua erabakita suertatu zen. Hegoaldearen azpiegitura gabeziak, elikaduraren eskasiek eta bere gerra-ekonomiaren hutsuneek gerra ordaintzea eta aurrera eramatea galarazi zioten.

Hegoaldeko Lee jeneralak Granten aurrean errenditu zen 1865eko apirilaren 9an. Maiatzaren 26an bukatu zen ofizialki gerra.

Gerraren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abraham Lincoln, 1864ko hauteskundeetan berriro aukeratu bazuten ere, 1865eko apirilaren 14an John Wilkes Booth hegoaldetarrak hil zuen.

Oso gatazka bortitza izan zen. Hamabi gizonezko heldutatik, batek armak hartu behar izan zituen. Mobilizazioa orokorra izan zen, eta teknika berriak (trena, telegrafoa...) gerraren mesedeetara jarri ziren.

Berreraikitzea prozesu motela izan zen, gerrak eremu andana oso kaltetuta utzi baitzituen.

1865eko abenduaren 18an, Konstituzioaren 13. emendakina indarrean jarri zen. Honen bidez, esklabotza estatu guztietan debekatu zen.

Gudu nabarmenenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Frank J. Williams, "Doing Less and Doing More: The President and the Proclamation—Legally, Militarily and Politically," in Harold Holzer, ed. The Emancipation Proclamation (2006), 74–5. orr.
  2. Howard Jones, Abraham Lincoln and a New Birth of Freedom: The Union and Slavery in the Diplomacy of the Civil War (1999), 154. orr.
  3. Slavery and abolition, 1831-1841. 16. bilduma. The American Nation: A History from Original Sources by Associated Scholars, Albert Bushnell Hart. Harper & brothers. 1906. 152–155. orr. isbn=0790557002
  4. James M. McPherson, Battle Cry of Freedom 1988 242, 255, 282-83. orrialdeak. 101. orrialdeko mapak (The Southern Economy) eta 236. orr. (The Progress of Secession)
  5. David Potter, The Impending Crisis, 503–505. orr.
  6. "Selected Statistics on Slavery in the United States".
  7. Otto H. Olsen (December 2004). "Historians and the extent of slave ownership in the Southern United States". Civil War History. Southernhistory.net.
  8. James McPherson, Drawn with the Sword, 15. orr.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila Aldatu lotura Wikidatan