George Habash

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
George Habash

George Habash (arabieraz: جورج حبش‎), askotan Al-Hakim (arabieraz: الحكيم medikua), (Lydda, Palestina, 1926ko abuztuaren 2a - Amman, Jordania, 2008ko urtarrilaren 26a) palestinar politikari eta militantea izan zen. Gainera medikua ere bazen. Oso ezaguna izan zen bere jarduera armatua zela eta. Palestinako Askapenerako Herri Frontea sortu zuen eta bere idazkari-orokorra izan zen 2000. urterarte.

Palestinako gertakari nagusietan egon zen, eta oso jarrera bortitza izan zuen hainbatetan. Jordanian errefuxiatu gisa hil zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Habash Aldatu lotura Wikidatan