Palestina
| Palestinako Lurraldeak دولة فلسطين ( Dawlat Filastin ) |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Goiburua: Ez du | |||
| Nazio ereserkia: Biladi |
|||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Jerusalem 31°47′N 35°13′E |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Arabiera | ||
| Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Aginte Nazionala Mahmud Abbas Ismail Haniya |
||
| Independentzia - Aldarrikatua |
Israeldik 1988ko azaroaren 15a |
||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
- km² % - |
||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2009 (Uztaila))
Herritarra |
4,136,540 palestinar |
||
| Dirua | Israelgo sheqel berria (₪) (ILS) |
||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
UTC (UTC +2) Bai (UTC +3) |
||
| Interneteko domeinua | .ps | ||
| Telefono aurrezenbakia | +970 |
||
Palestina[1] (hebreeraz פלשתינה, arabieraz فلسطين) Mediterraneo itsasoa eta Jordan ibaiaren artean dagoen lurraldea da. Antzinako Kanaan lurraldearen hegoaldeko zatiari dagokio.
K.a.70. urtearen inguruan Erromatar Inperioak konkistaturik, Palestina izena hartu zuen, garai batean bertan bizi ziren herrietako batetik, filistearretatik, hain zuzen ere. Gaur egun, Palestina izena, zentzu historikoan, 1917-1948. urteetan Britainia Handiaren mandatupean egon zen lurraldeari ematen zaio, eta gaur egungo zentzuan, palestinarrek nahiko luketen eta Israelek okupaturik dituen Gaza, ekialdeko Jerusalem eta Zisjordania lurraldeek osatuko luketen estatuari. Bertako biztanle judu gehienek Éretz Israel (ארץ־ישראל) deitzen dute. 2004. urtera arte, Palestinako Aginte Nazionalaren buruzagia Yasser Arafat izan zen.
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
Lurraldearen lehen biztanleak orain 50.000 urte heldu ziren; K.a. 2800. urtearen inguruan faraoien agindupean egon zen eta gero, hikso, hitita, kananeo eta feniziarrenean. K.a. 1250. urtean lehen hebrearren konkistak izan ziren eta filisteoen agerpena (k.a. 1200-1000 artean), lurraldeari "pheleset" izena emango ziotenak. Israeldarren lur jabetza handiena K.a. 1000-957. urteetan izan zen, David eta Salomonen erregealdietan.
K.a. 539. urtetik aurrera pertsiarrek agindu zuten lurraldean, K.a. 332an mazedoniarrek Alexandro Handiarekin, judu hasmoneoek K.a. 140tik aurrera eta erromatarrek k.a. 63. urteaz geroztik. 135. urtean, juduen matxinada bat izan zela eta, Hadriano enperadoreak Jerusalem suntsitu zuen eta haren hondakinen gainean Aelia Capitolina hiri erromatarra eraiki. Hadrianok juduei bertan bizitzea edo sartzea debekatu zien. Bizantzioren garaian (330-637),berriz, biztanle asko kristau egin ziren.
637an Omar bigarren kalifak Jerusalem konkistatu zuen,eta bertan Al-Aqsa (urruna) meskita eraiki zuen. Handik aurrera biztanleria arabiartzen hasi zen.1099tik aurrera eta 100 urtean zehar, lurraldea gurutzatuen agindupean egon zen, 1187. urtean Saladinok konkistatu zuen arte. Mamelukoek kontrolatu zuten 1250 eta 1516. urteen artean, eta aldi horretan Jerusalen erromesaldien helburu bihurtu zen, bertan ostatu, errepide eta zubi sare garrantzitsu bat eraiki baitzen.
Lurraldea Otomandar Inperioaren probintzia bihurtu zen 1515. urtean, Palestina izenarekin. Otomandarrak Lehen Mundu Gerran garaituak izan ondoren, Nazioen Elkarteak Britainia Handiari eman zion Palestina eta Transjordaniaren agintea.
1947an NBEak Palestinaren Zatiketa Plana onartu zuen, lurraldea bi estatutan banatzea ekarri zuena. Judu gutxiengoari lurraldearen %60 eman zitzaion. Azken hauek plana onartu zuten, baina arabiarrek ez. 1948an,ordea, israeldar estatua sortu zen eta berehala, bost estatu arabiarren eta Israelen arteko gerra hasi zen. Amaitzean, Zisjordania eta ekialdeko Jerusalem Jordaniaren agindupean geratu ziren eta Gaza Egiptoarenean. Ordurako Israelek legezkoa zena baino %26 lurralde gehiago okupatua zuen. Biztanleria arabiarraren %70ek bere etxeak uztera behartuak izan ziren, errefuxiatu bihurtuz.
1964an Palestinaren Askapenerako Erakundea sortu zen, 1969tik aurrera Yasser Arafaten Fata erakundeak kontrolatua izango zena. 1974an Nazio Batuen Erakundeak PAE herri palestinarraren ordezkaritzat onartu zuen. Sei Eguneko Gerran, 1967an, Israelek Gaza eta Sinai penintsula kendu zizkion Egiptori, Zisjordania eta ekialdeko Jerusalem Jordaniari eta Golan Gainak Siriari. Egiptok 1979an, amore eman zuen Gazari buruzko bere eskaeran eta Jordaniak 1988an,gauza bera egin zuen Zisjordaniari buruzkoan. 1967tik, Zisjordania, ekialdeko Jerusalem eta Gaza Israelen okupazio militarpean daude.
1991n bake elkarrizketak hasi ziren, 1993an Osloko Akordioetan amaitu zirenak. Bertan, Gazan eta Zisjordaniaren zati batean estatu bat eraikitzea erabaki zen. Pixkanaka Israel okupaturiko lurraldeetatik irteten hasi zen, ardura Palestinar Aginteari utzita. Hala ere, bake prozesua 2000. urtean zapuztu zen, Ariel Sharon, ehunka poliziak babestuta, Meskiten Zelaigunea bisitatu zuenean, biztanleriaren eta bertako Elizaren oposizioa mespretxatuz. Probokazio horrek bigarren intifada ekarri zuen.
Herriak[aldatu]
Hiri judutarrak:
Ikus, gainera[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Euskaraz) Palestinari buruzko kanala Argian
| Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
|
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
|
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanbodia • Laos • Malaysia • Myanmar • Singapur • Thailandia • Vietnam |
||
|
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |
Palestina • Taiwan |
|
